114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko AR-2ko UB-5 unitatean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Xehetasun-azterketa Tafallako HAPOko AR-2ko UB-5 unitatean", administrazio-isiltasunez aurkeztua 2023ko otsailaren 10ean, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2308062