114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, UC-44 unitateko plan berezian, 27. poligonoko 8. lurzatian, Zangozako etorbideko 9an igogailua paratzeko. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Plan Bereziaren aldaketa, Zangozako etorbideko (Tafalla) 9ko eraikinean igogailua paratzeko", UC-44 unitateko 27. poligonoko 8. lurzatian. Horren xedea da igogailua paratzeko desjabetu beharreko azalera handitzea; hala, azalera hori 30 m² izanen da, hasieran aurreikusitako 13,70 m²-en ordez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2308059