114. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa Saharako Errepublikako 8, 9, 10 eta 11 zenbakietako terrazak ixteko. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Saharako Errepublikako 8, 9, 10 eta 11 zenbakietako terrazak ixteko. Miguel Zarranz Herrera arkitektoak aurkeztu du xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:

https://www.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/05/ESTUDIO_DE_DETALLE_1.pdf

Berriozarren, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2307846