118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1777/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukatutzat ematen duena Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun publikoko ikuskatzaileen 4 lanpostu gehienez merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedura (lanpostu horietatik bi lan araubidekoak dira, lanaldi partzialekoak). Horrekin batera, bi izangai funtzionario izendatzen dira eta xedatzen da bidezkoa dela beste bi kontratatzea.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

89/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, lanpostu hutsen hautaketaren, izendapen proposamenaren eta izendapenaren aurka, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostutarako oposizioan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 15eko 72/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez onetsi dira merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduretan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, hautaketa epaimahaiak emandako puntuazioen behin betiko baturaren aktaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko helburua duen merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduraren barnean: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

23/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Lodosako "San Blas kalea-Diputazio etorbidea" aldeko 6 jabe-erkidegotarako (PIG 67).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

54/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2023ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren laguntza jakin batzuk; 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) eskualdeko esku-hartzeak; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatuaren laguntza. DDBN identifikazioa: 697776.

363E/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko SEM funtsen bidez, Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren 2. erabakiaren ondorioz". DDBN identifikazioa: 691786.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

98C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tafallako Refresco Iberia SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

104C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Zangozako San Vicente de Paúl Udal Zahar Etxea erakunde autonomoaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

105C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Eguesibarko Igoa y Patxi SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

166/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Ormiñengo La Dehesa industrialdeko hondakin urak Fiteroko (Nafarroa) hondakin uren araztegira konektatzeko proiektua, bai eta proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

184/2023 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako eta erdi mailako eta goi mailako zikloetara sartzeko ikastaroetarako.

151E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Buñueleko udal mugartean dagoen tisu papera fabrikatzeko eta eraldatzeko instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da.

153E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Olaztiko udal mugartean dagoen aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak eta txatarra kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazio horren titularra Hierros y Chatarras Aldasoro SL da.

154E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez iraungitzen baita Urrotz-Hiriko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazio hori balio bizitza bukatu zaien ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua eta hondakinen bilketa eta transferentzia gunea da, eta Grupo Tuardn SL da haren titularra.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Montes de Cierzo II haize-parkea berrindartzea" haize-parkearen onura publikoa zehazki deklaratzea, Tuterako udal-mugartean (1053-6-CE espedientea).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ALTSASU

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Klinika

ANTSOAIN

Aldaketa, Antsoaingo Udal Plan Orokorreko eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 5. artikuluan (irrati-komunikazioetako estazio erradioelektrikoen instalazioa). Hasierako onespena

ARANGUREN

Jarduera-lizentzia ematea.
Kafetegia

Jarduera-lizentzia ematea.
Klimatizazio materialen biltegia eta xafla metalikoen mekanizazioa

ARESO

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

BAZTAN

Jarduera lizentzia.
Eskaera, garbigunea

BERRIOBEITI

Ordenantza fiskala, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoari buruzkoa. Hasierako onespena

BURLATA

Gora jotzeko 23-00334 errekurtsoa, osoko bilkuran erakunde autonomoak desegiteko hartutako erabakiaren aurka

CÁRCAR

Aldaketa, La Caja Kulturguneko funtzionamendua eta erabilera arautzen duen erregelamenduan. Behin betiko onespena

EL BUSTO

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ERATSUN

Baso aprobetxamendua enkante publikoan, Orrota/Txelai Txoko alderdian

Baso aprobetxamendua enkante publikoan, Axura/Neku alderdian

LIZARRA

Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Behin betiko onespena

GARINOAIN

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

GESALATZ

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

IBARGOITI

Egoitza elektronikoa sortzea

IGANTZI

Lorategi moduko teilatuen eraikuntza arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

ITUREN

Ordenantza, landabide publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ITZA

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

ITZAGAONDOA

Egoitza elektronikoa sortzea

LERIN

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Egoitza elektronikoa sortzea

MENDABIA

Aldaketa Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzeko ordenantzan. Hasierako onespena

MENDIGORRIA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

ELO

Egoitza elektronikoa sortzea

MURILLO EL CUENDE

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

OLORITZ

Indargabetzea, Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

ORBAIZETA

Gibelagako herri-larreen aprobetxamendua enkantean

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Tatuaje estudioa

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia ematea.
Erlijio-zentro soziokulturala

PUIU

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea.
Diskoteka berriz irekitzea

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Xafla eta pintura konpontzeko lantegia

Jarduera-lizentzia ematea.
Kafetegia

UNTZITIBAR

Egoitza elektronikoa sortzea

UNTZUE

Ordenantza, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duena eta Ordenantza, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

URROTZ-HIRIA

Egoitza elektronikoa sortzea

VIANA

0000117/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen aurkakoa: ebazpena, ezesten duena zerga administrazioaren arloko tasa likidazioaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa

DEIERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Etxebizitzari atxikitako lantegi mekanikoa

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Hondakinen kudeaketa arautzen duen Ordenantza. Hasierako onespena

Garbigunearen zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/T-0928. C13 1. instantzia NL/--. Jendaurreko informazioa.
Igantzin obrak egiteko baimen-eskaera

A/31/T-0929. C13 1. instantzia NL/--. Jendaurreko informazioa.
Igantzin obrak egiteko baimen-eskaera

A/31/T-0930. C13 1. instantzia NL/--. Jendaurreko informazioa.
Igantzin obrak egiteko baimen-eskaera

A/31/04581 PB/da. Jendaurreko informazioa.
Donamarian obrak egiteko baimen-eskaera