118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2023ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Itzan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2307989