118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 28ko 79/2023 Ebazpenaren bidez, baimena eman zaio Leringo Udalari enkante publikoan jartzeko, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu honen adjudikazioa:

–Alepo pinuz (Pinus Halepensis) osatutako lote bakarra. Aprobetxamenduko 25 masak Leringo herri-mendi osoan sakabanatuta daude, eta, guztira, 99,11 hektarea inguru hartzen dute. Zuraren bolumenak, guztira, 5.434,38 metro kubiko egiten du.

  • Hasierako prezioa: 9.516,48 euro (BEZa kanpo). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
  • Behin-behineko fidantza: lotearen tasazio balioaren %2 (190,33 euro).
  • Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
  • Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, Leringo Udalaren bulegoetan (Udaletxe plaza 1) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.

Leringo Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.

Lerinen, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2308008