118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Lorategi moduko teilatuen eraikuntza arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2023ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Lorategi moduko teilatuen eraikuntza arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2308121