2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzeko ordenantzan. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2023ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura arruntean eta aho batez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzea arautzen duen ordenantzan; aldaketak nekazaritzako biltegitarako eraikuntzen distantziei eragiten die (IV. kapituluaren 8. artikuluari soilik).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2308378