118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko maiatzaren 19an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 01/23 aldaketa 2022ko aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Berriozarren, 2023ko maiatzaren 22an.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2308095