118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2023ko martxoaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Udal ordenantza, arautzen duena desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea.

Espedientea jendaurrean jarri zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoren hogeita hamar egun balioduneko epean, eta ez zen egin erreklamaziorik, eragozpenik ez oharrik.

Horregatik guztiagatik, behin betiko indargabetzen da ordenantza.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gesalatzen, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2308350