118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Gibelagako herri-larreen aprobetxamendua enkantean

Orbaizetako Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, Gibelagako herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko (2023ko SIGPAC Nafarroako 2., 6., 7. eta 9. esparruak).

Hasierako prezioa: 1.800,00 euro urtean.

Hasierako errentamendu aldia: 8 urte.

Administrazio-klausulen agiria udal idazkaritzan dago interesdunen eskura, eta telefonoz edo posta elektronikoaren bidez ere eska daiteke (info@orbaizeta.com).

Eskaintzak Orbaizetako Udalari zuzendutako gutun-azal itxian aurkeztuko dira, agirian ezarritako ereduari jarraituz. Horretarako epea bukatuko da 2023ko ekainaren 20ko 13:00etan, eta ondoren gutun-azalak irekiko dira.

Orbaizetan, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2308369