118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, lanpostu hutsen hautaketaren, izendapen proposamenaren eta izendapenaren aurka, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostutarako oposizioan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2681/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, eta deialdi horretan Laura Itoiz Marrauren andreak gora jotzeko errekurtso hauek jarri ditu: Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 1823/2022 Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bidez lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin baitzen eta 10 egun balioduneko epea ireki baitzen lanpostu hutsak aukeratzeko; aipatutako deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren aurkakoa; eta, azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3207/2022 Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baititu, administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitie.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2308239