2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Garbigunearen zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko maiatzaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Sakanako Mankomunitatearen Garbigunearen zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean paratzen da iragarki honen bidez. Herritarrek eta bidezko interesa dutenek, bada, espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte 30 eguneko epean.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2023ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2307974