118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

0000117/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen aurkakoa: ebazpena, ezesten duena zerga administrazioaren arloko tasa likidazioaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Vianako Udalaren 2023ko martxoaren 9ko ebazpen baten aurka. Ebazpenaren bidez ezetsi egiten da zerga administrazioaren arloko tasa likidazioaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Jarraikiz xedatutakoari Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluan, interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, 0000117/2023 zenbakidun prozedura laburtuan, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2308441