3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/T-0928. C13 1. instantzia NL/--. Jendaurreko informazioa.
Igantzin obrak egiteko baimen-eskaera
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Igantziko Udala.
Helbidea: Karrika Nagusia 5, 31790 Igantzi (Nafarroa).
Ibaiaren edo errekaren izena: Iruiturta I iturburua (Ziobi 1).
Tokia: 2. poligonoko 204. lurzatia.
Udal-mugartea eta probintzia: Igantzi (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da Ziobi 1 hargunea egokitzea, eta, horretarako, egungo hargunea eta kutxatila eraitsiko dira, hondeaketa eginen da iturburua aurkitzeko, urak biltzeko legarrezko eta geotestilezko zangak eginen dira eta agregakinezko geruza bat jarriko; urak atxikitzeko hormigoizko dike bat eraikiko da. Dike horretatik polipropilenozko 9 cm-ko hodi bat aterako da 100x100x100 cm-ko hormigoizko kutxatila berri bateraino –estalki metalikoa duena–, eta bertan egonen da hodi orokorrarekiko lotura.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko maiatzaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2307827