118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/T-0929. C13 1. instantzia NL/--. Jendaurreko informazioa.
Igantzin obrak egiteko baimen-eskaera

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Igantziko Udala.

Helbidea: Karrika Nagusia 5, 31790 Igantzi (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Iruiturta II iturburua (Ziobi 2).

Tokia: 2. poligonoko 204. lurzatia.

Udal-mugartea eta probintzia: Igantzi (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da Ziobi 2 hargunea egokitzea, eta, horretarako, hondeaketa eginen da iturburua aurkitzeko, urak biltzeko legarrezko eta geotestilezko zangak eginen dira eta agregakinezko geruza bat jarriko; dikea konponduko da mortero iragazgaitzak erabiliz. Dikea kutxatilarekin lotuko da polipropilenozko 9 cm-ko hodi baten bidez. Orain dagoen hormigoizko kutxatila konponduko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko maiatzaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2307936