118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen:

"Aintzat harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako xedapenak, zeinaren bidez urteko lanaldia zehaztu baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina) eta zeina eman baitzen legegintzako foru-dekretu horren 59. artikuluaren babesean.

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Batzarrak, aho batez, honako ERABAKI hau hartu du:

1. Onestea 2023rako jaiegunen egutegia Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileentzat, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 18a: Anaitasunaren jaiak.

–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Urteko lanordu kopurua 1.592 egiazko lanordukoa izanen da, eta honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

–Abenduaren 22an eta 29an lanaldia ordu bat eta hamar minutu lehenago bukatuko da, eta berrogei minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko. Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek ez dute eskubiderik izanen lanaldi-murrizketa hori konpentsatzeko.

3. Baliogabe deklaratzen dira, 2023an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta xedapen honetan ezarritakoak: 323/2022 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2023ko lan-egutegian jaso diren horietan ere.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Uharteko eta Esteribarko Udalen iragarki-tauletan ere."

Uharten, 2023ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2307932