118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betetzeko, eta herritarrei gure erakundearekin harremanetan jartzeko komunikazio sistema telematiko bat emateko,

Honako hau,

EBATZI DUT:

1. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egiaztapenerako kode segurua sortzea http://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus helbide elektronikoan, honako ezaugarri hauekin:

a. Dokumentu bakoitzerako sortutako kode guztiak bakarrak eta ausazkoak izango dira, eta lotura izango dute sortzailearekin.

b. Segurtasun kriptografikoa ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide izango da.

c. Legezko ondorioak irauten duen epe osoan kode bidez baimendutako dokumentura sartu ahalko da, egoitza elektronikoaren bidez –eta, hala badagokio, dokumentu hori jasotzen duen artxibo elektronikoaren bidez–. Sarbide hori berehalakoa eta doakoa izango da pertsonentzat.

d. Ulertuko da toki entitatea identifikatuta dagoela bere Interneteko atarian edo iristeko bertze edozein gunetan bere gisa argitaratuko den informazioarekiko, baldin eta atari edo gune horiek egoitza elektronikotzat jotzen badira legez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honen egoitza elektronikoko iragarki taulan argitaratzea.

Etxalarren, 2023ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2308016