2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Gora jotzeko 23-00334 errekurtsoa, osoko bilkuran erakunde autonomoak desegiteko hartutako erabakiaren aurka
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00334 errekurtsoa, Gorka Vales Aristuk jarria, 2022ko abenduaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez berraztertzeko errekurtso bat ezesten baitzen, 2022ko irailaren 27an erakunde autonomoak desegiteko hartutako erabakiaren aurkakoa.
Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza bat baita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2307969