1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1777/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukatutzat ematen duena Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun publikoko ikuskatzaileen 4 lanpostu gehienez merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozedura (lanpostu horietatik bi lan araubidekoak dira, lanaldi partzialekoak). Horrekin batera, bi izangai funtzionario izendatzen dira eta xedatzen da bidezkoa dela beste bi kontratatzea.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 229/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko A eta C mailetako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Lanpostu horien artean osasun publikoko ikuskatzaileen lau lanpostu daude. Deialdi hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 46/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 7an.
Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2023ko maiatzaren 3an deialdiaren web fitxan argitaratu zen deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Román Elorz Aramberri jauna eta José Luis Santos Lobato jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuetan aritzeko.
2. Xedatzea bidezkoa dela Pedro Tomás Navarro Sanz jauna eta Ana Rosa Cabodevilla Abadía andrea lanaldi araubidean kontratatzea, lanaldi partzialeko kontratu baten bidez.
3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoari jarraikiz.
4. Izendatutako izangaiek ekainaren 15ean jabetu beharko dute lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute ekainaren 15ean.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZENA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
ELORZ ARAMBERRI, ROMAN | 67049 | FUNTZIONARIOA | MÉLIDA |
NAVARRO SANZ, PEDRO TOMÁS | 72441 | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | MÉLIDA |
CABODEVILLA ABADÍA, ANA ROSA | 72439 | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | LIZARRA |
SANTOS LOBATO, JOSÉ LUIS | 67024 | FUNTZIONARIOA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2308130