118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 1/2023 aurrekontu-aldaketaren espedientea, diru-sarrera bidezko kreditua sortzeko Uraren Goi-hornidura Kudeatzeko Erakunde Autonomoaren aurrekontuan. Kreditu hori indarrean jartzeko nahikoa da batzarrak onestea, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean xedatu bezala (foru dekretu horren bidez garatzen da, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2023 AURREKONTU-ALDAKETA MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEAREN AURREKONTUAN

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.982,92 euro.

DIRU-SARRERAK:

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 15.982,92 euro.

1/2023 AURREKONTU-ALDAKETA URAREN GOI-HORNIDURA KUDEATZEKO ERAKUNDE AUTONOMOAREN AURREKONTUAN

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 11.500,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 11.500,00 euro.

Donezteben, 2023ko maiatzaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2308174