118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Antsoaingo Udal Plan Orokorreko eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 5. artikuluan (irrati-komunikazioetako estazio erradioelektrikoen instalazioa). Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Antsoaingo Udal Plan Orokorreko eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 5. artikulua. Aldaketa irrati-komunikazioetako estazio erradioelektrikoen instalazioari buruzkoa da.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2308232