2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez, jakitera ematen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean, jendaurrean jarriko dela tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea Aresoko Udalaren udal bulegoetan, mugatutako lurretan dauden lurren jabeek epe horretan beren jabetzak proiektatutako barrutian sartzeari uko egin diezaioten.
Mugarritu beharreko terminoak: Aresoko udalerriko eta Arribe-Atalluko kontzejuko lursailak, 2840,00 ha-ko azalerarekin.
Areson, 2023ko maiatzaren 19an.–Aresoko Udaleko alkate eta ehiza-barrutiaren titularkidea, Jose Otermin Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2308329