118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

2023ko maiatzaren 18an, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak 14/2023 Ebazpena eman zuen, hau izanik idazki osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea http://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus helbide elektronikoan. Internet-domeinua Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen jabetzakoa da eta bera da egoitzaren titularra.

2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

3. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko arlo guztiei jakinaraztea ebazpena eta entitatearen web atarian argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

4. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Etxalarren, 2023ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2308006