118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2023ko otsailaren 23an egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako onartutako aurrekontu orokor eta bakarraren 1/2023 aurrekontu-aldaketaren espedientea, eskolako erabilera anitzeko gelaren barandak eta arotzeria berritzeko proiekturako 40.000 euroko aparteko kredituari dagokiona, eta atxikitako finantzaketa duten gastuetarako diruzaintzako gerakinen kontura finantzatuko dena.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 1/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Areson, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2308328