118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso aprobetxamendua enkante publikoan, Orrota/Txelai Txoko alderdian

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso aprobetxamendu hauek saltzeko:

2. lotea, Orrota/Txelai Txoko alderdian. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 5eko 86/2023 Ebazpenaren bidez. Honela osatuta dago lotea:

–824,45 m³ enbor txiki eta 353,33 m³ pago-zur (Fagus sylvatica), 21.200,06 euroan zenbatetsiak (BEZik gabe).

Lotearen guztizko zenbatespena, beraz, 21.200,06 euro da (BEZik gabe).

Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitarteko baliatuz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, aurkeztuko da lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 424 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan eta haren egoitza elektronikoan.

Eratsunen, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2308064