118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

2023ko maiatzaren 18an, Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko lehendakariak 04/2023 Ebazpena eman zuen, hau izanik idazki osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea http://bortziriakzabor.egoitzaelektronikoa.eus helbide elektronikoan. Internet-domeinua Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen jabetzakoa da eta bera da egoitzaren titularra.

2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

3. Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko arlo guztiei jakinaraztea ebazpena eta entitatearen web atarian argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

4. Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Etxalarren, 2023ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2308015