118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2023ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea espedientean zerrendatutako ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa –eta gai ez-erabilgarri deklaratzea–, gero suntsitzeko.

–Udaltzaingoaren alorrari atxikitako ibilgailua, matrikula: 1941BBY.

–Zerbitzuen alorrari atxikitako ibilgailua: NA-6522-AZ.

Bigarrena.–Erabaki hau igortzea Lizarrako Udaleko udaltzainburuari, espedientea bideratzeko, eta agintzea dagokion iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hura bere espedientean sar dadila.

Interesdunei aditzera ematea espedientea eskura dutela udal bulegoetan.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2307600