118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

363E/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko SEM funtsen bidez, Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren 2. erabakiaren ondorioz". DDBN identifikazioa: 691786.

Lehenik, 2021eko apirilaren 14an, Ingurumeneko Konferentzia Sektorialak gehiengoz hartu zuen erabaki bat, Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Planeko kredituen banaketa irizpideak eta lurralde banaketa onetsi zituena. Horren ondorioz, Nafarroak 5.223.575,69 euro jaso zituen Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana abian jartzeko.

Jasotako funtsekin, bi dirulaguntza deialdi egin ziren, eta baita 2021etik 2026ra bitartean egitekoak diren ekintzetarako enkargu bat ere:

a) Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, 4.620.094,98 eurokoa, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez.

b) Enpresa pribatuetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, 500.000 eurokoa, MITERD funtsen bidez.

c) Gestión Ambiental de Navarra SA sozietate instrumentalari egindako enkargua, 103.480,71 eurokoa.

Horiek tramitatzeko, Nafarroako Gobernuaren baimena behar zen, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikuluak ezartzen duenaren arabera, 600.000 euro baino gehiagoko urte anitzeko gastu konpromisoa hartu beharra zegoelako, etorkizuneko ekitaldiei egotzita. Hala, 2022ko martxoaren 9an, nahitaezko onespena eman zitzaion Nafarroako Gobernuaren erabaki bidez. Izan ere, erabaki haren bidez baimena eman zitzaion Ingurumeneko zuzendari nagusiari urte anitzeko zenbait gastu konpromiso hartzeko, 2021etik 2026ra bitarteko ekitaldiei egoztekoak, Next Generation funtsak (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planekoak) gauzatzeko.

Ondoren, dirulaguntzen deialdietarako oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratu ziren:

–245E/2022 Ebazpena, martxoaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Enpresa pribatuetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa" izeneko deialdia onesten duena.

–246E/2022 Ebazpena, martxoaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Eta, jasotako proposamenak aztertu ondoren, zegozkien dirulaguntza emateak tramitatu ziren:

–934E/2022 Ebazpena, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Enpresa pribatuetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD funtsen bidezkoa" izeneko deialdia ebazten duena.

–1220E/2022 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi hau ebazten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Azpimarratu behar da enpresa publikoentzako deialdian aurreikusitako kredituen %100 eman zela, ez, ordea, enpresa pribatuentzako deialdian, 454.566,82 euroko kreditua gelditu baitzen sobera.

Bigarrenik, 2022ko ekainaren 20an, Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren bigarren erabakia onetsi zen, Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Planeko kredituen banaketa berri bat ekarri zuena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Haren ondorioz, 2.209.120,68 euro jaso zituen Nafarroak. Gainera, bigarren erabaki horretan ezartzen da, batetik, transferitutako aurrekontuaren %4, gehienez, kudeaketa gastuetarako erabiltzen ahal dela, eta, bestetik, hurrengo deialdietan erabiltzen ahal direla Konferentzia Sektorialaren lehen erabakiko soberako funtsak.

Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren erabakiak betetzeko, beste dirulaguntza deialdi bat egiten da enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko, 2.577.066,82 eurokoa, Next Generation funtsen bidez (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana). Zenbateko horretatik 2.122.500,00 euro Konferentzia Sektorialaren 2. erabakitik datoz, eta 454.566,82 euro, Konferentziaren 1. erabakiko soberako kreditutik.

Aipatutakoaren arabera, eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legea kontuan hartuta, kredituak honela banatzea proposatzen da:

AURREKONTUKO PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

AURREIKUSITAKO GASTUA 2022

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO
GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO
GASTUA 2026

GUZTIRA

740001-74100-7609-456200 [PEP: E-21/000457-01]

SEM dirulaguntza, erakunde publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana gauzatzeko

0,00

0,00

842.500,00

1.380.000,00

354.566,82

2.577.066,82

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi hau onestea: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko SEM funtsen bidez, Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren 2. erabakiaren ondorioz".

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740001-74100-7609-456200 [PEP: E-21/000457-01]: SEM dirulaguntza, erakunde publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana gauzatzeko (1)

2024

842.500,00

740001-74100-7609-456200 [PEP: E-21/000457-01]: SEM dirulaguntza, erakunde publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana gauzatzeko (1)

2025

1.380.000,00

740001-74100-7609-456200 [PEP: E-21/000457-01]: SEM dirulaguntza, erakunde publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana gauzatzeko (1)

2026

354.566,82

(1) Edo 2024ko, 2025eko eta 2026ko gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2024an, 2025ean eta 2026an.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 21ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Finantzaketaren xedea eta helburua.

Dirulaguntza honen xedea da behar diren inbertsioak bizkortzea Espainian hondakinen kudeaketa hobetzeko, batetik, eta, hiri-hondakinen eta ontzi-hondakinen kudeaketari dagokionez, EBko helburu berriak beteko direla bermatzeko, bestetik. Toki-erakundeak arduratuko dira inbertsio horiek egiteaz.

Deialdi honetako dirulaguntzen helburua da Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia-Espainia 2030 delakoaren helburuak lortzeko prozesua bizkortzea (2020ko ekainean onetsi zen estrategia hori), eta gure herrialdean trantsizio ekologiko baterantz aurrera egitea, non ekonomia zirkularrak funtsezko zeregina duen.

Zehazki, honako jarduketa-ildo hauek finantzatuko dira:

–Gaien bilketa bereizi berriak ezartzea, bereziki biohondakinenak, eta lehendik daudenak hobetzea.

–Bereiz bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea.

–Bereiz bildutako hondakinen beste fluxu batzuk berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzeko instalazio berriak eraikitzea.

–Bilketarako instalazioetan (garbiguneak) eta hondakinak (ontziak, papera, etab.) bereizteko eta sailkatzeko instalazioetan inbertitzea, eta lehendik dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak hobetzea.

Horrez gain, laguntza horiei esker, bermatuta geratzen da betetzen dela etiketatze berde eta digitalaren koefizientea, hots, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean C12.I03 kodea duen neurrirako esleitua ("Hondakinen araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko plana"). Neurri hori sartuta dago "Etxeko hondakinen kudeaketa: prebenitzeko, minimizatzeko, bereizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko neurriak" izeneko 042 esku-hartze eremuan. Hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan dago jasota (Erregelamendu horren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa).

Jarduketa-ildo horiek Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen funtsekin kofinantzatzen direnez, aplikatzekoak izanen dira abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako neurriak. Errege lege-dekretu horren bidez onetsi ziren Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua aplikatuko da (Erregelamendu horren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa), bai eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ere.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 2.577.066,82 eurokoa da, guztira, eta hurrengo atalean zehazten diren jarduketa-ildoen artean banatuko da.

2. oinarria.–Proiektuen betebehar teknikoak.

Honako jarduketa-ildo hauek finantzatuko dira:

1. ildoa.–Bilketa bereizi berriak ezartzea, bereziki biohondakinenak, eta lehendik daudenak hobetzea. Gehienez ere, 650.000,00 euro izanen dira proiektu hauetarako:

1.1. Tratamendu biologikoa (konpostatzea, digestio anaerobikoa edo biak) egiteko instalazio espezifikoetara bideratzen diren biohondakinen bilketa bereizia ezartzeko, handitzeko edo hobetzeko proiektuak.

Ildo horretan finantzatzen ahal diren proiektuek deskribapen zehatza eta proiektuaren irismena jaso beharko dituzte. Zehazki, bereiz bildutako biohondakinak tratamendu biologikoko instalazio baimendu batera bideratu beharko dira, eta ziurtatu beharko da biohondakin horiek ez direla nahasten konposta (CMC 3) edo digestatoa (CMC 5) egiteko lehengai gisa baimendutakoez bestelako hondakinekin, jarraikiz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinari. Erregelamendu horren bidez, EBko ongarriak merkatuan eskuragarri jartzeari buruzko xedapenak ezarri ziren.

Bereiz bildutako biohondakinen destinoko instalazioa oraindik ere martxan ez badago, instalazio berria delako, biohondakinen bilketa bereiziaren proiektua finantzatzen ahalko da, baldin eta destinoko tratamendu biologikoaren proiektua tramitatzen ari bada eta 2. ildoan ezarritako betebehar teknikoak betetzen baditu.

Proiektuek barnean hartu beharko dituzte artatzen dituzten biztanleak prestatzeko, informatzeko eta sentsibilizatzeko jarduketak, behar bezala zehaztuta.

Kontzeptu finantzagarriak eta bete beharreko baldintzak II. eranskinean jasotakoak dira.

1.2. Biohondakinak sorburuan bereizi eta birziklatzeko proiektuak, etxeko eta komunitateko konpostatzearen bidez.

Proiektuek deskribapen zehatza eta proiektuaren irismena jaso beharko dituzte, bereziki honako hauek:

–Proiektuan parte hartzen dutenen prestakuntzarako jarduketak: estrategia bat txertatuko da parte-hartzaileak prestatzeko (adibidez, konposta egiteari buruzko eskuliburu bat, prestakuntza teorikoa eta praktikoa, zalantzak argitzeko mekanismoak).

–Proiektuaren jarraipena egiteko jarduketak, barnean dela tratatutako kantitateen jarraipena, proiektua abian jartzen den bitartean (aldizkako bisitak parte-hartzaileei, aholkularitza telefonoz edo posta elektronikoz, etab.) eta proiektua abian jarri ondoren, gutxienez, urtebetez. Erakunde eskatzaileak egiaztatu beharko du baduela koordinatzaile tekniko bat prestakuntza egokia duena hautatutako proiektuen jarraipena egiteko.

–Informazioa biltzeko aurreikusitako jarduketak, kalkulatu ahal izateko zer-nolako ekarpena egiten dien proiektuak Hondakinei buruzko Esparru-Zuzentarauan hondakinak berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzeko ezarritako helburuei, bat etorriz Batzordearen 2019ko ekainaren 7ko 2019/1004 (EB) Betearazpen Erabakian ezarritakoarekin. Erabaki horren bidez, hondakinei buruzko datuak kalkulatu, egiaztatu eta jakinarazteari buruzko arauak ezarri ziren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat, eta indarrik gabe utzi zen Batzordearen C(2012) 2384 Betearazpen Erabakia.

Kontzeptu finantzagarriak eta bete beharreko baldintzak II. eranskinean jasotakoak dira.

1.3. Etxean, saltokietan eta zerbitzuetan erabilitako sukaldeko olioa bereiz biltzeko proiektuak ezartzea edo lehendik daudenak hobetzea, olio erabili hori balorizatzeko, bereziki bioerregaia lortzeko.

Proiektuek deskribapen zehatza eta proiektuaren irismena jaso beharko dituzte. Bereziki, bereiz bildutako hondakinak tratatuko dituen destinoko instalazio baimendua zein den adierazi beharko da. Proiektuek barnean hartu beharko dute artatzen dituzten biztanleak, saltokiak eta zerbitzuak sentsibilizatzeko kanpaina bat, eta behar bezala zehaztuko dira eginen diren jarduketak.

Kontzeptu finantzagarriak eta bete beharreko baldintzak II. eranskinean jasotakoak dira.

1.4. Hiri-hondakinetako ehun-hondakinen frakzioa bereiz biltzeko proiektuak ezartzea edo lehendik daudenak hobetzea, horiek berrerabilpenerako edo birziklapenerako prestatzeko.

Proiektuek deskribapen zehatza eta proiektuaren irismena jaso beharko dituzte. Bereziki, bereiz bildutako ehun-hondakinak tratatuko dituen destinoko instalazio baimendua zein den adierazi beharko da. Proiektuek barnean hartu beharko dute proiektuak artatzen dituen biztanleei zuzendutako komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina bat, eta aurreikusitako jarduketen deskribapen zehatza jaso beharko dute.

Kontzeptu finantzagarriak eta bete beharreko baldintzak II. eranskinean jasotakoak dira.

2. ildoa.–Bereiz bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea. Gehienez ere, 1.380.000,00 euro izanen dira proiektu hauetarako:

1. Konpostatzea, digestio anaerobikoa edo bi tratamenduen konbinazioa egiteko instalazioak eraikitzeko proiektuak, bereiz bildutako biohondakinak tratatzeko.

2. Lehendik dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak egokitzeko proiektuak, bereiz bildutako biohondakinak tratatzeko lerro independente bat gehitzeko.

3. Lehendik dauden konpostatzeko eta digestio anaerobikoko instalazioak hobetzeko proiektuak, bereiz bildutako biohondakinak tratatzera bideratuta badaude.

Ez dira hautagarriak izanen bereiz bildutako biohondakinak tratatzen dituzten konpostatzeko edo digestio anaerobikoko instalazioen proiektuak, baldin eta aldez aurreko tratamendu mekaniko zehatz bat badute hondakin desegokiak bereizteko (horiek bilketa nahasiei dagozkie); hau da, ez dira hautatuko Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planak eta Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legeak hondakin desegokietarako ezarritako balioak gainditzen dituztenak.

Proiektuek deskribapen zehatza eta proiektuaren irismena jaso beharko dituzte, honako hauek adierazita: tratatuko diren hondakinak, tratamendu mota, ekipoak, lortutako materialekin zer eginen den, biogasaren erabilerak, kasua bada, etab.

Kontzeptu hauek finantzatzen ahalko dira:

–Obra zibila, barnean hartuta lur-eremua egokitzeko lana, bereiz bildutako biohondakinen tratamendu biologikorako erabiltzen den instalazio edo tratamendu-lerroarena, bai eta hondakinak eta tratamenduaren ondoriozkoak biltegiratzeko eremuak ere (siloak, edukiontziak, etab.). Ez dira sartzen instalazio osagarriak (bulegoak, makinetarako biltegiak, itxiturak, etab.).

–Biohondakinen tratamendu-prozesurako behar-beharrezkoak diren makineria eta bestelako elementuak.

Ez dira finantzagarriak izanen hondakin desegokiak bereizteko aldez aurreko tratamendu mekanikorako makinak eta elementuak.

3. ildoa.–Bereiz bildutako hondakinen beste fluxu batzuk berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzeko instalazio berriak eraikitzea. Gehienez ere, 150.000,00 euro izanen dira proiektu hauetarako:

3.1. Bereiz bildutako hondakinen fluxuak berrerabilpenerako prestatzeko instalazioak eraikitzea.

Laguntza hauen bidez, bereiz bildutako hondakinetatik (besteak beste, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinetatik edo ehun-hondakinetatik) berrerabiltzeko prestatutako hondakinen kantitatea hobetu nahi da. Horretarako, instalazio berriak finantzatuko dira, bai eta lehendik daudenak handitzea ere, hondakinak berrerabilpenerako prestatzea sartzeko.

Proiektu bat aurkeztu beharko da, eta bertan, honako hauek jasoko dira: berrerabilpenerako prestatuko diren hondakin motak, hondakin horietako bakoitzaren tratamenduak eta salmentarako baldintzak, baita saldu ondoko bermea ere, eta, beharrezkoa den kasuetan, produktu berriaren deklarazioa.

Proiektuak hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduak estalitako hondakinen fluxuei eragiten badie, ez da finantzagarria izanen hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduari egotz dakiokeen zatia.

Kontzeptu hauek finantzatzen ahalko dira:

–Hondakinak berrerabilpenerako prestatzeko instalazioa eraikitzea, barnean direla gaiak biltegiratzeko zona eta berreskuratutako produktuak saltzeko eremua. Finantzaketa mugatuko da instalazioak behar bezala funtzionatzeko gutxieneko kontzeptuetara, eta proiektuak araudi sektorialak instalazio horiei ezartzen ahal dizkien baldintza guztiak beteko ditu. Ez dira sartzen instalazio osagarriak (bulegoak, esaterako).

–Gaiak, izan jasotako hondakinak, izan berreskuratutako produktuak, behar bezala biltegiratzeko elementuak, hala nola kaiolak edo apalak.

–Hondakinak berrerabilpenerako prestatzeko lanak garatzeko beharrezkoak diren makineria eta erremintak. Kontzeptu honetan ez dira sartzen material suntsikorra edo jarduera garatzeko beharrezkoak ez diren bestelako makineria eta tresnak.

–Instalazioko langileentzako prestakuntza.

–Komunikazio kanpaina; instalazioa amaitu ondoren eginen da, eta xedetzat izanen du hurbileko biztanleak kontzientziatzea hondakinak entrega ditzaten, gero horiek berrerabilpenerako prestatzeko.

–Softwarea eta hardwarea eskuratzea, jasotako eta sortutako hondakinen zein berreskuratutako produktuen kontrola eta trazabilitatea egiteko.

3.2. Ehun-hondakinak birziklatzeko instalazioak eraikitzea.

Laguntza hauen xedea da bereiz bildutako ehun-hondakinak (arropa, oinetakoak, jantzi-osagarriak, etxeko arropa eta antzekoak) modu bereizian tratatzea ahalbidetzen duten instalazioak eraikitzea, hondakinen fluxu horrek lagun dezan hondakinak berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzearen arloan Europar Batasunak ezarri dituen helburuak lortzen.

Ez da finantzatuko xedetzat ehun-hondakinak birziklatzeaz bestelako tratamenduak dituzten instalazioen eraikuntza.

Kontzeptu hauek finantzatzen ahalko dira:

–Ehun-hondakinak birziklatzeko instalazioa eta gaiak biltegiratzeko zonak eraikitzea (lurra egokitzea ere sartuko da). Ez dira sartzen instalazio osagarriak (esaterako, bulegoak, makinetarako biltegiak, etab.).

–Birziklatze-prozesurako behar-beharrezkoak diren makineria eta tresnak, ehun-hondakinak sailkatzeko, horien tratamendu mekanikoa egiteko (harilketa, ebaketa, etab.) edo tratamendu fisiko-kimikorako (prozesu termikoak barne) behar-beharrezkoak direnak barne. Kontzeptu honetan ez dira sartzen material suntsikorra edo ehun-hondakinak birziklatzeko beharrezkoak ez diren bestelako makineria eta tresnak.

–Gaiak, izan tratatu beharreko ehun-hondakinak, izan birziklatze-prozesuaren ondoren lortutako materialak, biltegiratzeko instalazioak edo elementuak.

3.3. Plastiko hondakinak birziklatzeko instalazioak eraikitzea.

Laguntza hauen xedea da plastiko hondakinak modu bereizian tratatzea ahalbidetzen duten instalazioak eraikitzea, hondakinen fluxu horrek lagun dezan EBk, 2008/98/EE Zuzentarauaren bidez, hiri-hondakinak berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzeko ezarritako helburuak lortzen, bai eta 2018/852 (EB) Zuzentarauan eta 2019/904 (EB) Zuzentarauan ezarritakoak ere: ontzien hondakinak birziklatzea eta edarien botiletan plastiko birziklatua erabiltzea, hurrenez hurren.

Birziklatzeko instalazio berriak eraikitzeaz gain, lehendik dauden instalazioen hobekuntza finantzatzen ahalko da, baldin eta hobekuntza horien helburua bada gai birziklatuen kalitatea hobetzea, gai horiek elikagaiekin erabiltzeko modukoak izan daitezen.

Kontzeptu hauek finantzatzen ahalko dira:

–Plastiko hondakinak birziklatzeko instalazioa eta gaiak biltegiratzeko zonak eraikitzea (lurra egokitzea ere sartuko da). Ez dira sartzen instalazio osagarriak (esaterako, bulegoak, makinetarako biltegiak, etab.).

–Birziklatze-prozesurako behar-beharrezkoak diren makineria eta tresnak. Erabilitako prozesuek nahitaez izan beharko dituzte tratatutako plastikoak deskontaminatzeko etapak. Kontzeptu honetan ez dira sartzen material suntsikorra edo plastiko hondakinak birziklatzeko beharrezkoak ez diren bestelako makineria eta tresnak.

–Plastiko hondakinak birziklatzeko lehendik dauden instalazioetan erabiltzen diren tratamenduak aldatzea, helburua bada elikagaiekin kontaktuan jartzeko moduko kalitatea duen materiala lortzea.

4. ildoa. Bilketarako instalazioetan (garbiguneak) eta hondakinak (ontziak, papera, etab.) bereizteko eta sailkatzeko instalazioetan inbertitzea. Gehienez ere, 397.066,82 euro izanen dira proiektu hauetarako:

4.1. Bilketarako instalazioak eraikitzeko eta hobetzeko proiektuak (esaterako, garbigu­neak –ehun-hondakinen eta etxeko hondakin arriskutsuen bilketa barne–).

Laguntzen xedea da hondakinen fluxuak bereiz biltzeko udal instalazioak eraikitzea edo daudenen baldintzak hobetzea, eta, bereziki, bilketa bereizi horietan hondakinen fluxu berriak sartzea (esaterako, ehun-hondakinak edo etxeko hondakin arriskutsuak), bi helburu hauek betetzeko: horiek birziklatzen direla edo balorizatzen direla bultzatzea eta ezabatzen den hondakinen kantitatea murriztea.

Kontzeptu hauek bakarrik finantzatzen ahalko dira:

–Hondakinak gaika biltegiratzeko egokiak diren edukiontziak eta kaiolak erostea. Kontuan hartuko dira, bereziki, bereiz bildutako frakzioen igoera dakarten proiektuak, bereziki ehunekin eta etxeko hondakin arriskutsuekin zerikusia dutenak. Kontzeptu honetan metalezko edukiontziak, kaiolak edo apalak sartzen dira.

–Hondakinen sarrerak eta irteerak pisatzeko baskulak.

–Beharrezko lur-eremua egokitzea.

–Hondakinak biltegiratzeko eremuari teilatua ematea. Birziklatzeko edo balorizatzeko txarra delako, eguzkitan egotea edo bustitzea komeni ez den hondakinei teilatua ematea lehenetsiko da. Bereziki, hauei: aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak, pilak, ehunak, bernizak eta etxeko beste hondakin arriskutsu batzuk.

–Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko eremuko isuriak iragazgaiztea eta biltzea.

–Hondakinen sarrerak eta irteerak erregistratzeko (artxibo kronologiko telematikoa) tresna informatikoak (softwarea barne).

–Hondakinak berrerabilpenerako prestatzeko instalazioak, bai berrerabiltzeko prestatzen ahal diren hondakinak bereizita biltegiratzeko, bai egiaztatzeko edo tratatzeko.

–Garbigunean bertan hondakinak behar bezala entregatzeko baldintzei buruzko informazio elementuak, hala nola kartelak, panelak edo seinaleak.

–Bilketa ibiltarien sistemak gehitzea edo hobetzea, hala nola garbigune mugikorrak edo hondakin handien bilketa espezifikoak. Ez dira faktore energetikoak baloratuko, eta ez dira finantzatuko emisioak murriztearekin zerikusia duten hobekuntzak.

–Hobekuntzak hondakinak biltegiratzeko eremura sartzeko kontrolean: hesiak, sarbideak kontrolatzeko sistemak, biltegiratze-guneen itxiturak, bideozaintza-sistemak, alarmak, etab.

–Instalazioen barruan autokonponketarako eta askotariko objektuak eta tresnak trukatzeko espazio publikoak sortzea (altzariak, arropa, etxetresna elektriko txikiak, jostailuak...).

–Garbiguneko langileei prestakuntza ematea hondakinak berrerabilpenerako prestatzeari buruz, behar bezala hauta ditzaten berrerabiltzeko prestatzen ahal diren hondakinak.

Ez dira finantzatuko alokairuak, ez eta hirugarrenei egindako zerbitzuen ordainketa ere.

Proiektuak hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduak estalitako hondakinen fluxuei eragiten badie, ez da finantzagarria izanen hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduari egotz dakiokeen zatia.

4.2. Hondakinak (ontziak, papera, etab.) bereizteko eta sailkatzeko instalazioak eraiki eta hobetzeko proiektuak.

Laguntza hauen xedea da ahalik eta gehien aprobetxatzea bereiz bildutako hondakinetan (ontziak, papera eta kartoia, beira, besteak beste) dauden eta bereizketa mekanikoa egiten duten instalazioetan tratatzen diren materialak; horrek lagunduko du hondakinak berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzearen arloan Europar Batasunak ezarri dituen helburuak lortzen, bai eta zabortegira bideratzen diren hondakinen kopurua murrizten ere.

Kontzeptu hauek finantzatzen ahalko dira:

–Bereizgailu optikoak.

–Bereizgailu balistikoak.

–Metal ferrikoen eta ez-ferrikoen bereizgailuak (adibidez, bereizgailu magnetikoak, Foucaulten korronteen bidezko bereizgailuak, etab.).

–Aurretik aipatutakoez bestelako edozein bereizketa-metodo, nabarmen laguntzen badu birziklatzen ahal diren materialak berreskuratzeko eraginkortasuna areagotzen.

Proiektuak hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduak estalitako hondakinen fluxuei eragiten badie, ez da finantzagarria izanen hondakinen sortzailearen erantzukizun zabalduari egotz dakiokeen zatia.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe dagozkionak, baldin eta horretarako behar-beharrezkoak badira, deialdi honetan eta aplikatzekoa den araudian aurreikusitako epe eta baldintzetan egiten badira, eta emandako dirulaguntza justifikatzeko aldia amaitu baino lehen ordaindu badira.

Era berean, kontuan hartuko dira 2. oinarrian eta II. eranskinean gastu finantzagarri gisa zehaztutakoak.

2. Oinarri hauetan araututako jarduketetarako emanen den gehieneko finantzaketak ez du gaindituko gastu finantzagarritzat jo denaren %90 (BEZa kanpo).

3. Justifikatzen diren eta diruz lagungarriak diren gastuen zenbatekoari dagokionez, erakunde onuradun bakoitzak gehieneko laguntza hau jasoko du, hasiera batean: 1. ildorako 250.000 euro, 2. ildorako 75.000 euro, 3. ildorako 170.000 euro, eta 4. ildorako 20.000 euro. Baina, gainera, 7. oinarrian ezarritakoa kontuan hartu beharko da.

4. Frakzio bat baino gehiago sartzen diren jarduketetan (adibidez, komunikazio kanpainak, edukiontzien itxiera), diruz lagundutako frakzioei lotutako ehunekoei dagozkien kostuak bakarrik aukeratzen ahalko dira; hori zehazteko, eremu bakoitzeko poltsa tipoaren ehunekoak hartuko dira kontuan.

5. Finantzaketa ematen ahalko da biztanleria informatzeko, hedatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainetan eta proiektuaren jarraipenean aritzen diren langileentzat, baldin eta ahaldun nahiko baten ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada aipatu langileek diruz lagundutako proiektuan jardun dutela (kobrantzarako aurkeztu beharko da).

Ziurtagiri horretan honako hauek adierazi beharko dira, justifikatu nahi den langile bakoitzeko: haren eginkizunak, horien hasiera eta amaiera, proiektuari eskainitako orduen kopurua, eta orduko kostua.

6. Auditoretza-txostena ere diruz lagungarria izanen da; urtean 1.000 euro emanen dira, gehienez ere.

7. Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera, diruz lagundutako jardueren ehuneko ehun azpikontratatzen ahalko da.

8. Jarduketa-ildo bakoitzean jasotakoez gain, honako hauek ere ez dira diruz lagungarriak:

a) 2020ko martxoaren 1a baino lehen hasitako jarduketak.

b) Europar Batasuneko nahitaezko arau indardunetara egokitzeko jarduketak.

c) Ingurumen kalitatea hobetzen ez duten produktu edo zerbitzuen aldizkako aldaketa arruntak.

d) BEZa edo beste zerga batzuk.

e) Finantza-gastuak.

f) Zehaztu gabeko gastuak edo dirulaguntzaren xedea ez dutenak, bai eta proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak ere.

g) Lurrak erosteko gastuak.

h) Azpiegituren alokairua.

i) Erabilera bakarreko elementuak, poltsa konpostagarriak izan ezik (II. eranskineko deskribapenaren arabera).

j) Beharrezkoak ez diren sariak.

k) Hondakinak kudeatzeko ekintza arruntek eragindako gastu guztiak –hala nola hondakinak biltzeko tasak, edo baimendutako kudeatzaileei arrazoi beragatik egindako ordainketak– edo kasuan kasuko jarduera ekonomikoa garatzeko aplikatu beharreko araudia betez egindako beste edozein gastu.

l) Legezko betebeharrak betetzearen ondorioz nahitaezkoak diren jarduketei dagozkienak, hala nola arauzko segurtasun probak.

m) 3. oinarri honen bosgarren apartatuan zehazten ez diren langileak.

n) Dietak eta mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak edo antzekoak, 2. oinarriko 2.1 eta 3.1 apartatuetan jasotako prestakuntza izan ezik.

o) Ez dira diruz lagunduko gastu arrunten %30 baino gehiago, gastu diruz lagungarri osoaren gainean kalkulatuta.

4. oinarria.–Erakunde onuradunak.

1. Onuradun izaten ahalko dira udalerriak edo bestelako toki-erakundeak (mankomunitateak, etab.), edo toki-erakunde horiek eratutako partzuergoak, baldin eta beren gain hartuta badute hondakinak biltzeko edo tratatzeko zerbitzuak emateko eskumena eta beren eskumeneko zerbitzuei buruzko proiektuak aurkezten badituzte haiek finantzatzeko, 1., 2., 3. eta 4. ildoetan aurreikusitako laguntzen kasuetarako;

Halaber, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluaren babesean sortzen dituztenak ere onuradun izanen dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Eskaera-inprimakian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da horiek betetzen direla.

Betebehar horiek deialdi honen hurrengo apartatuan (5. oinarria) aipatzen diren agiriak aurkeztuta frogatu beharko dira, eta horiek betetzen jarraitu beharko da dirulaguntza ordaindu arte.

3. Era berean, bete beharko dira abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuan, dirulaguntzen arloan, ezarritako xedapenak (errege lege-dekretu horren bidez onetsi ziren Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak), bai eta oinarri arautzaile hauetan eta dirulaguntza emateko banakako ebazpenean ezarritakoak ere.

5. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskabideak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskatzaileek proiektu bakarra aurkeztu beharko dute ildo bakoitzerako; beraz, onuradun batek zenbat ildotan parte hartu nahi duen, horrenbeste proiektu aurkeztu beharko ditu.

Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskaera modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxaren bidez. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileentzako arretaguneak jarriko ditu, eta tramiteen katalogoko fitxan behar bezala iragarriko. Gune horietan, aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina, aurreko paragrafoan ezarri bezala, eskabidea aurkezteko nahitaezkoa izanen da ziurtagiri digitala edukitzea.

2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira (eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta):

a) Eskaera-inprimakia (I. eranskina).

b) Eskatzaileak baimenik ematen EZ badio laguntzak ematen dituen organoari zuzenean egiazta dezan betetzen dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, egiaztagiri hori aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

c) Memoria, proiektuaren hedadura eta azalpen zehatza adierazten dituena eta egin beharreko ekintzak jasotzen dituena, jarduketa-ildoen eta horien zenbatekoen arabera taldekatuak, 2. oinarriarekin bat. Eta, bereziki, gutxieneko datu hauek jasoko ditu:

EMAN BEHARREKO DATUA

DESKRIBAPENA

Instalazioak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak bakarrik:

Instalazioaren tratamendu-ahalmen berria edo handitua (t/urtean)

Instalazioak eraikitzeko edo handitzeko proiektuetan bakarrik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe.

Etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuak soilik:

Konpostatzera bideratutako biohondakinen kopuruaren zenbatespena (t/urtean)

Etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuetan soilik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe. Informazio horrek balio du hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloko inbertsioekin lotutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburua egiaztatzeko.

Bilketa bereiziko proiektuak bakarrik:

Bereiz bildutako kopuruaren zenbatespena (t/urtean)

Bilketa bereiziko proiektuen kasuan soilik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe. Informazio horrek balio du hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloko inbertsioekin lotutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburua egiaztatzeko.

d) Plangintza bat, proiektuan bete beharreko mugarriak eta helburuak zehaztuko dituena, eta hura baloratzeko erabiliko diren adierazleak deskribatuko dituena.

e) Memoria bat; bertan kalkulatuko da zenbaterainokoa izan den saihestutako berotegi-efektuko gasen emisioa eta arlo horretako helburuak betetzen lagunduko luketen hondakin-tonak.

f) Proiektuaren aurrekontu xehatua, proiektua gauzatzeko urte bakoitzari esleitutako aurrekontua adierazita.

g) Erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskineko ereduaren arabera), ahaldun nahiko batek sinatua, adierazten duena ez zaiela kalte nabarmenik eraginen sei ingurumen-helburuei, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, esparru bat ezarri zen inbertsio jasangarriak errazteko eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatu zen.

Proiektuak ez badu DNSH (Do No Significant Harm) printzipio hori beteko, ezin izanen da diruz lagundu.

h) Interes-gatazkarik ezaren adierazpen sinatua, V.A eranskinean jasotako ereduaren arabera.

i) Europako kontrol organoei datuak lagatzeari eta datu horien tratamenduari buruzko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari loturik, V.B eranskinean jasotako ereduaren arabera.

j) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeko konpromisoa, V.C eranskinean jasotako ereduaren arabera.

Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak dirulaguntza eskatu duenari eskatuko dio gehienez hamar egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

6. oinarria.–Instrukzio organoa.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari dagokio prozeduraren instrukzioa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalaren bidez. Jasotako eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuko ditu atal horrek. Gainera, neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, HFP/1030/2021 eta HFP/55/2023 ministro-aginduek ezartzen duten moduan (HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, SEEParen kudeaketa-sistema konfiguratzen duena, eta HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, SEEPa betearazten duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa).

2. Eskaerak oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetakoren bat betetzen ez badu, eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, hamar (10) egun balioduneko epe luzaezinean, errekerimendua jaso eta biharamunetik aurrera zenbatuta, akatsa zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta besterik gabe artxibatuko dela, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.

3. Eskaerak berrikusi eta zuzenketak egin ondoren, baldintza guztiak betetzen dituzten administrazio espedienteak eta beharrezko dokumentazioa baloratuko dira. Oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez badira edo behar den dokumentazioa ez badago, tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.

7. oinarria.–Norgehiagoka.

Dirulaguntza hauek norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, honela:

I. Lehenik eta behin, jasotako eskaera guztiak bi talde handitan sailkatuko dira:

a. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta Europar Batasunak ezarritako mugarriak eta helburuak betetzen laguntzen dutenak (ikus IV. eranskina), eta

b. Laguntzen ez dutenak.

II. Eskaera guztiak (taldea edozein dela ere) 9. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera puntuatuko dira, eta puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira. Zerrenda bat lortuko da talde bakoitzerako (laguntzen duten ala ez) eta ildoen arabera.

III. Eskaeren sailkapen hori egin ondoren, zenbateko diruz lagungarria lortuko da, honela:

[Oharra: mugarriak eta helburuak lortzen laguntzen duten taldeko proiektuak lehenesten dira]

a. 3. oinarriko irizpideak aplikatuko dira eta finantzatzen ahal den kopurua zehaztuko da.

b. Finantzatzen ahal den kopuru hori 3. apartatuko (3.3 oinarria) aplikazioaren arabera doituko da, zenbateko diruz lagungarria lortzeko. Hau da, talde bakoitzaren barnean eta ildo bakoitzerako egindako sailkapenaren arabera, zenbateko diruz lagungarria zehaztuko da, ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

c. Aurreko esleipena egin ondoren, kreditu erabilgarririk geratzen bada ildoren batean, ildo horretako onuradunen artean banatuko da, eskaera bakoitzean finantzatzen ahal den gehieneko zenbatekora iritsi arte.

d. Oraindik ere soberako krediturik badago, gainerako ildoetarako erabiliko da, irizpide hauen arabera:

–Hurrenkera honetan lehenetsiko da kredituaren erabilera: 4.1 ildoa, 1. ildoa, 2. ildoa, 3. ildoa eta 4.2 ildoa. Baina kontuan hartu beharko da ildo bakoitzeko zenbatekoa %30ean handitzen ahalko dela gehienez, hasiera batean emaniko aurrekontu-zuzkidurarekiko (2. oinarria).

–Kreditu erabilgarri berria lortutako puntuazioak ezarritako ordenaren arabera esleituko da, eskaera bakoitzean finantzatzen ahal den gehieneko zenbatekora iritsi arte.

8. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko.

2. Proposamen txostena egitean, instrukzio-organoak egiaztatuko du toki-erakunde onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio-organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta bat etorriz arau hauetan ezarritako balorazio-irizpide, modu eta lehentasunekin.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da erakunde onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

9. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

Hona hemen dirulaguntza hau emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Jarduketa-ildo guztietan aplikatzen ahal da:

a.1. Proiektuaren memoriaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 25 puntu, honela banatuta:

1. Proiektuaren kalitatea memoriaren xehetasun tekniko eta deskriptiboaren arabera baloratuko da (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 10 puntu.

2. Proiektuaren koherentzia baloratzeko, kontuan hartuko dira ekonomia- eta ingurumen-bideragarritasuna, irismena eta jarraipena, eta Ministerioak ezarritako helburuen planifikazioa: gehienez ere 10 puntu.

3. Proiektuaren argitasuna baloratzeko, kontuan hartuko da espero diren ingurumen onurak lortzeko proiektatutako jarduketen ezagutza, azalpena eta justifikazioa: gehienez ere 5 puntu.

a.2. 2023ko azaroaren 30a baino lehen amaitzen diren proiektuak: 10 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

b) 2. oinarriko 1. jarduketa-ildoari aplikatzen ahal zaio: gehienez ere 40 puntu, honako hauen arabera:

1.1. Tratamendu biologikoa (konpostatzea, digestio anaerobikoa edo biak) egiteko instalazio espezifikoetara bideratzen diren biohondakinak bereiz biltzeko proiektuak ezartzea, handitzea edo hobetzea (etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuak izan ezik):

1. Bilketa bereizia ezartzeko proiektuak aurretik biohondakinak bereiz biltzen ez zituzten udalerrietan: 20 puntu.

2. Atez ateko bilketa edo edukiontzi itxi edo adimendunen bidezko bilketa eredua duten proiektuak: 20 puntu.

1.2. Etxeko biohondakinak sorburuan bereizi eta birziklatzeko proiektuak, etxeko eta komunitateko konpostatzearen bidez:

1. Udalerri bakoitzean sortutako biohondakin guztiak etxeko konpostatzearen, komunitateko konpostatzearen edo bien bidez kudeatzeko xedea duten proiektuak: 20 puntu.

2. Etxeko/komunitateko konpostatzea ezartzeko proiektuak: 10 puntu.

3. Etxeko/komunitateko konpostatzea ezartzeko proiektuak 1.000 biztanletik beherako udalerrietan: 10 puntu.

1.3. Etxean, saltokietan eta zerbitzuetan erabilitako sukaldeko olioa bereiz biltzeko proiektuak ezartzea edo daudenak hobetzea, olio erabili hori balorizatzeko, bereziki bioerregaia lortzeko:

1. Sukaldeko olio erabilia bereiz biltzeko xedea duten proiektuak ezartzea, baldin eta toki-erakundeak udalerrian aurretik horrelakorik ezarria ez bazuen: 20 puntu.

2. Proiektuak 1.000 biztanletik gorako udalerrietan: 10 puntu.

3. Olio erabilia bereiz biltzeko proiektuak, bioerregaia lortzeko: 10 puntu.

1.4. Hiri-hondakinetako ehun-hondakinen frakzioa bereiz biltzeko proiektuak ezartzea edo daudenak hobetzea, horiek berrerabilpenerako edo birziklapenerako prestatzeko:

1. Ehun-hondakinak bereiz biltzeko xedea duten proiektuak ezartzea, baldin eta toki-erakundeak udalerrian aurretik horrelakorik ezarria ez bazuen: 20 puntu.

2. Bereiz bildutako ehun-hondakinak, lehenik eta behin, berrerabiltzeko prestatzen dituzten proiektuak: 10 puntu.

3. Gizarte-erakundeek garatzea, halako moldez non arrisku sozialean daudenen kolektiboentzako enplegua sortzeko eta pertsona horiek lan-merkatuan sartzeko edo berriz sartzeko aukera ematen duen jarduera bat den: 10 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

c) 2. oinarriko 2. jarduketa-ildoari aplikatzen ahal zaio: gehienez ere 40 puntu, bereiz bildutako biohondakinen tratamendurako instalazio espezifikoak eraikitzeko aurkeztutako proiektuak finantzatzeko:

1. Bereiz bildutako etxeko biohondakinak soilik tratatzen dituzten instalazioak edo tratamendu-lerroak: 15 puntu.

2. 2008/98/EE Zuzentarauaren araberako biohondakinak soilik, sorburuan egindako biohondakinen gaikako bilketatik datozenak, tratatzen dituzten instalazioak edo tratamendu-lerroak: 10 puntu.

2. Biohondakinekin batera, konposta (CMC 3) edo digestatoa (CMC 5) egiteko lehengai gisa baimenduta dauden hondakinak soilik tratatzen dituzten instalazioak edo tratamendu-lerroak, lortutako gai horiek produktu gisa merkaturatu ahal izateko xedearekin (lehengai gisa baimendutako hondakin horiek jasota daude 2019/1009 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean; erregelamendu horren bidez, EBko ongarriak merkatuan eskuragarri jartzeari buruzko xedapenak ezarri ziren): 5 puntu.

3. Hondakina sortzen den gunetik 20 km baino gutxiagora dauden instalazioak: 10 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

d) 2. oinarriko 3. jarduketa-ildoari aplikatzen ahal zaio: gehienez ere 30 puntu, bereiz bildutako hondakinen beste fluxu batzuk berrerabilpenerako eta birziklapenerako prestatzeko instalazio berriak eraikitzeko:

3.1. Bereiz bildutako hondakinen fluxuak berrerabilpenerako prestatzeko instalazioak eraikitzea:

1. Hondakina berrerabilpenerako prestatzeko instalazio batetik 20 km baino gehiagora kokatzen diren proiektuak: 20 puntu.

2. Gizarte-erakundeek garatutako proiektuak, halako moldez non arrisku sozialean daudenen kolektiboentzako enplegua sortzeko eta pertsona horiek lan-merkatuan sartzeko edo berriz sartzeko aukera ematen duen jarduera bat den: 10 puntu.

3.2. Ehun-hondakinak birziklatzeko instalazioak eraikitzea:

1. Instalazioetan bereiz bildutako ehun-hondakinak soilik tratatzen dituzten proiektuak: 20 puntu.

2. Gizarte-erakundeek garatutako proiektuak, halako moldez non arrisku sozialean daudenen kolektiboentzako enplegua sortzeko eta pertsona horiek lan-merkatuan sartzeko edo berriz sartzeko aukera ematen duen jarduera bat den: 10 puntu.

3.3. Plastiko hondakinak birziklatzeko instalazioak eraikitzea:

1. Proiektuaren xedeko instalazioan lortzen diren materialen kalitatea elikagaiekin kontaktuan jartzeko modukoa bada, kalitate apalagoa lortzen dutenen aldean: 20 puntu.

2. Instalazioek bereiz bildutako plastiko hondakinak soilik tratatzea (barnean direla "ontzi arinak" edo "ontziak" eta "materialak" izeneko frakzioetatik sortutako plastiko hondakinak): 10 puntu.

Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, proiektuak erregistroan zein data eta ordutan sartu ziren hartuko da kontuan.

10. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

2. Dirulaguntzei uko eginez gero edo haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuz gero, dirulaguntza ematen ahalko zaie aurrekontu-kreditu faltagatik baztertuta gelditu diren beste eskaera batzuei, aurrekontuan behar adina diru egonez gero. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.

11. oinarria.–Proiektuak gauzatzeko epea.

Finantzatzen diren proiektuak 2020ko martxoaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2026ko martxoaren 31n amaituko da beranduenez. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.

12. oinarria.–Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

Onuradunek jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, telematikoki, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz:

a) Justifikazio partziala: 2024ko martxoaren 31n gauzatzen ari diren proiektuen kasuan, erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute 2024ko ekainaren 30a baino lehen:

i. Jarduketa-memoria, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak eta xedea betetzen direla justifikatzeko.

Orain arte egindako ekintza guztiak xehetasunez deskribatuko dira, eta egindako gastua, lortutako emaitzak (hasieran aurreikusitako mugarrien eta helburuen arabera) eta betetze-maila egiaztatzeko bitartekoak adieraziko dira. Gainera, honako datu hauen egungo bilakaera adieraziko da (eskaeran adierazitakoen arabera):

EMAN BEHARREKO DATUA

DESKRIBAPENA

Instalazioak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak bakarrik:

Instalazioaren tratamendu-ahalmen berria edo handitua (t/urtean)

Instalazioak eraikitzeko edo handitzeko proiektuetan bakarrik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe.

Etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuak soilik:

Konpostatzera bideratutako biohondakinen kopuruaren zenbatespena (t/urtean)

Etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuetan soilik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe. Informazio horrek balio du hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloko inbertsioekin lotutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburua egiaztatzeko.

Bilketa bereiziko proiektuak bakarrik:

Bereiz bildutako kopuruaren zenbatespena (t/urtean)

Bilketa bereiziko proiektuen kasuan soilik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe. Informazio horrek balio du hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloko inbertsioekin lotutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburua egiaztatzeko.

ii. Ahaldunak emandako ziurtagiria, honako hauek jasotzen dituena:

–Emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete dela.

–Beste dirulaguntzarik jaso duten ala ez. Hala badagokio, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko ditu.

Hasieran aurreikusitako mugarriak eta helburuak betetzen ez badira, ezin izanen da ordainketa partzialik eskatu.

–Saihestutako berotegi-efektuko gasen emisioari buruzko xehetasunak eta arlo horretako helburuak betetzen lagunduko luketen hondakin-tonei buruzkoenak.

–Gauzatutako ekintzek Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa betetzen dutela.

a) Erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskineko ereduaren arabera), ahaldun nahiko batek sinatua, adierazten duena ez zaiela kalte nabarmenik eraginen sei ingurumen-helburuei, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, esparru bat ezarri zen inbertsio jasangarriak errazteko eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatu zen.

b) Interes-gatazkarik ezaren adierazpen sinatua, V.A eranskinean jasotako ereduaren arabera.

Onuradunak ez badu informazio hori aurkezten, dirulaguntzaren eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta besterik gabe, artxibatu eginen da, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.

Gainera, onuradunak aukera izanen du orain arte egindako gastuen zati bat ordain dakion eskatzeko. Horretarako, aurreko dokumentazioaz gain, finantzatutako jarduerak egin dituela egiaztatzen duten agiri hauek aurkeztu beharko ditu.

Justifikazioa justifikazioko kontuaren modalitatearen arabera eginen da, auditorearen txostena aurkeztuta, bat etorriz uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua). Era berean, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunetara egokituko da. Agiri hauek izan beharko ditu:

I.1. Fakturak edo ziurtagiriak, behar bezala osatuak eta organo eskudunak onetsiak, egiaztatzen dutenak inbertsio diruz lagungarria behar den epean eta moduan egin dela. Fakturak proiektua gauzatzeko epearen barrenean egin beharko dira, eta beharrezkoa izanen da haien adostasuna eta organo eskudunaren onespena.

I.2. Egindako gastuak benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak; horretarako, udaleko kontu-hartzailetzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo antzeko organoarena, beste norbait bada egindako ordainketen onuraduna. Ziurtagiri horretan, honako hauek adieraziko dira: hartzekodunaren identifikazioa, gastuaren likidazio-data, faktura-zenbakia eta funts-irteeren zenbatekoa eta bankuko frogagiriak, hori guztia fakturekin batera.

I.3 Azpikontrataziorik bada, hornitzaileei eta azpikontratistei buruzko informazioa emateko betebeharraren agiria, V.B eranskinean jasotako ereduaren araberakoa, eta kontratu publikoen adjudikazioari buruzko xedapenak bete direla egiaztatzeko agiriak, bat etorriz azaroaren 8ko 9/2017 Legearekin (barnean sartuko dira baldintza-agiriak eta dagozkien aldizkarietan egindako argitalpenak, gastuari buruzko kontabilitate-agiriak eta kontratazio-mahaien txostenak adjudikazioari, behin betiko adjudikazioei eta beste eskaintza batzuen aurrekontuei dagokienez). Zuzenbidearen araberako edozein arrazoirengatik, nahitaezkoa ez bada dagokion adjudikazio prozedura egitea, inguruabar hori egiaztatzen duten egiaztagiriak aurkeztuko dira, bai eta hautatutako eskaintza justifikatzen duen txosten tekniko arduraduna ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, erakunde onuradunak frogatzen ahalko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu dela, eta, horretarako, gutxienez 3 ondasun edo zerbitzu eskaintza aurkeztu beharko ditu, azkenean eskuratu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak eta dirulaguntzaren xede direnak.

I.4. Ahaldunaren ziurtagiria, 3. oinarrian adierazitako langileen arloko kostua zehazten duena, eta langile horiek alta emanik daudela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren agiria.

I.5. Argazki-erreportajea, egiaztatzen duena egindako publizitatea bat datorrela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen funtsek araututako publizitate-arauekin.

Hala ere, dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da egindako gastua justifikatzeko eta Suspertze Planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema egokia betetzeko, sistema hori elikatzeko beharrezkoa denaren berri emanez; horrez gain, Estatuko edo Europako araudiak finantzaketaren eta helburuen kudeaketarako, jarraipenerako eta kontrolerako aurreikusten dituen aplikazio informatikoak edo datu-baseak ere eskatzen ahalko dira.

b) Azken justifikazioa: Erakunde onuradunek, jarduketa diruz lagungarriak amaitu eta 2 hilabetera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 31 izanik:

1. Jarduketa-memoria, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak eta xedea betetzen direla justifikatzeko.

Orain arte egindako ekintza guztiak xehetasunez deskribatuko dira, eta egindako gastua, lortutako emaitzak (hasieran aurreikusitako mugarrien eta helburuen arabera) eta betetze-maila egiaztatzeko bitartekoak adieraziko dira. Gainera, honako datu hauen egungo bilakaera adieraziko da (eskaeran adierazitakoen arabera):

EMAN BEHARREKO DATUA

DESKRIBAPENA

Instalazioak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak bakarrik:

Instalazioaren tratamendu-ahalmen berria edo handitua (t/urtean)

Instalazioak eraikitzeko edo handitzeko proiektuetan bakarrik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe.

Etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuak soilik:

Konpostatzera bideratutako biohondakinen kopuruaren zenbatespena (t/urtean)

Etxeko eta komunitateko konpostatze-proiektuetan soilik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe. Informazio horrek balio du hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloko inbertsioekin lotutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburua egiaztatzeko.

Bilketa bereiziko proiektuak bakarrik:

Bereiz bildutako kopuruaren zenbatespena (t/urtean)

Bilketa bereiziko proiektuen kasuan soilik beteko da: Kantitatea tonatan adieraziko da, hamartarrik gabe. Informazio horrek balio du hondakinen eta ekonomia zirkularraren arloko inbertsioekin lotutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburua egiaztatzeko.

2. Ahaldunak emandako ziurtagiria, honako hauek jasotzen dituena:

–Emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete dela.

–Beste dirulaguntzarik jaso duten ala ez. Hala badagokio, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko ditu.

–Saihestutako berotegi-efektuko gasen emisioari buruzko xehetasunak eta arlo horretako helburuak betetzen lagunduko luketen hondakin-tonei buruzkoenak.

–Gauzatutako ekintzek Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa betetzen dutela.

3. Erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskineko ereduaren arabera), ahaldun nahiko batek sinatua, adierazten duena ez zaiela kalte nabarmenik eraginen sei ingurumen-helburuei, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, esparru bat ezarri zen inbertsio jasangarriak errazteko eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatu zen.

4. Interes-gatazkarik ezaren adierazpen sinatua, V.A eranskinean jasotako ereduaren arabera.

5. Proiektuaren azken aurrekontua; bertan, bereizi eginen dira, kasua bada, justifikazio partzialean ordaindutako fakturak eta gainerakoak.

Justifikazioa justifikazioko kontuaren modalitatearen arabera eginen da, auditorearen txostena aurkeztuta, bat etorriz uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua). Era berean, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunetara egokituko da. Agiri hauek izan beharko ditu:

5.1. Fakturak edo ziurtagiriak, behar bezala osatuak eta organo eskudunak onetsiak, egiaztatzen dutenak inbertsio diruz lagungarria behar den epean eta moduan egin dela. Fakturak proiektua gauzatzeko epearen barrenean egin beharko dira, eta beharrezkoa izanen da haien adostasuna eta organo eskudunaren onespena.

5.2. Egindako gastuak benetan ordaindu direla egiaztatzeko agiriak; horretarako, udaleko kontu-hartzailetzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo antzeko organoarena, beste norbait bada egindako ordainketen onuraduna. Ziurtagiri horretan, honako hauek adieraziko dira: hartzekodunaren identifikazioa, gastuaren likidazio-data, faktura-zenbakia eta funts-irteeren zenbatekoa eta bankuko frogagiriak, hori guztia fakturekin batera.

5.3. Azpikontrataziorik bada, datuak eguneratu beharra dagoen guztietan, hornitzaileei eta azpikontratistei buruzko informazioa emateko betebeharraren agiria, V.B eranskinean jasotako ereduaren araberakoa, eta kontratu publikoen adjudikazioari buruzko xedapenak bete direla egiaztatzeko agiriak, bat etorriz azaroaren 8ko 9/2017 Legearekin (barnean sartuko dira baldintza-agiriak eta dagozkien aldizkarietan egindako argitalpenak, gastuari buruzko kontabilitate-agiriak eta kontratazio-mahaien txostenak adjudikazioari, behin betiko adjudikazioei eta beste eskaintza batzuen aurrekontuei dagokienez). Zuzenbidearen araberako edozein arrazoirengatik, nahitaezkoa ez bada dagokion adjudikazio prozedura egitea, inguruabar hori egiaztatzen duten egiaztagiriak aurkeztuko dira, bai eta hautatutako eskaintza justifikatzen duen txosten tekniko arduraduna ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, erakunde onuradunak frogatzen ahalko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu dela, eta, horretarako, gutxienez 3 ondasun edo zerbitzu eskaintza aurkeztu beharko ditu, azkenean eskuratu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak eta dirulaguntzaren xede direnak.

5.4. Ahaldunaren ziurtagiria, 3. oinarrian adierazitako langileen arloko kostua zehazten duena, eta langile horiek alta emanik daudela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren agiria.

5.5. Argazki-erreportajea, egiaztatzen duena egindako publizitatea bat datorrela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen funtsek araututako publizitate-arauekin.

Hala ere, egindako gastua justifikatzeko dokumentazio osagarria eskatzen ahalko da, bai eta Suspertze Planaren kudeaketa- eta jarraipen-sistema egokia betetzeko ere, sistema hori elikatzeko beharrezkoa denaren berri emanez; horren gain, Estatuko edo Europako araudiak finantzaketaren eta helburuen kudeaketarako, jarraipenerako eta kontrolerako aurreikusten dituen aplikazio informatikoak edo datu-baseak ere eskatzen ahalko dira.

Bat etorriz abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren 37. eta 67. artikuluetan ezarritakoarekin, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira baldin eta: dirulaguntza justifikatzen ez bada ezarritako baldintza guztiak betez; edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada; edo saihestutako berotegi-efektuko gasen emisioari buruzko eta arlo horretako helburuak betetzen lagunduko luketen hondakin-tonei buruzko informazioa aurkezten ez bada; edo ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzen ez bada (DNSH ingelesez), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako ingurumen-helburuei dagokienez; edo oinarri arautzaile hauetan ezarritako gainerako betebeharrak betetzen ez badira. Hala badagokio, jasotako zenbatekoengatik sortutako interesak ere itzuli beharko dira, bai eta dagokion berandutze-interesak ere, dirulaguntzak ordaintzen direnetik itzultzea erabakitzen den arte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. eta 37. artikuluetan jasotako kasuetan.

13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza ordainduko da Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 12. oinarrian adierazitako dokumentazioa aztertu eta gero. Zerbitzu horrek ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, erakunde onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

14. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz laguntzen den inbertsioa oinarri hauetan ezarritako moduan egin eta justifikatzea.

b) Nork bere gain hartzea diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga.

c) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez. Eta dokumentuak formatu elektronikoan gordetzea bost urteko epean, eragiketa egiten denetik zenbatzen hasita, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluarekin. Erregelamendu hori Europar Batasuneko aurrekontu orokorrari aplikatzekoak zaizkion finantza-arauei buruzkoa da, eta haren bidez aldatzen dira 1296/2013 (EB) Erregelamendua, 1301/2013 (EB) Erregelamendua, 1303/2013 (EB) Erregelamendua, 1304/2013 (EB) Erregelamendua, 1309/2013 (EB) Erregelamendua, 1316/2013 (EB) Erregelamendua, 223/2014 (EB) Erregelamendua eta 283/2014 (EB) Erregelamendua eta 541/2014/EB Erabakia, eta indarrik gabe uzten da 966/2012 (EB, Euratom) Erregelamendua.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

e) Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluko 4. eta 5. apartatuekin, ondasun inbentariagarriak eskuratzen, eraikitzen, birgaitzen eta hobetzen badira, onuradunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasun horiek, gutxienez bost urte iragan arte erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.

f) Zabalkunderako neurriak hartzea, dirulaguntzaren xedeko jarduketen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko Zabalkunderako neurri horiek diruz lagundutako xedera egokitu behar dira, bai formari dagokionez, bai iraupenari dagokionez.

Publizitatea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan eta hura garatzeko arauetan eta eskuliburuetan ezarritakoaren arabera eginen da. Erregelamendu horrek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du.

Horretarako, Europar Batasunaren ikurra erabiliko da eta finantzaketaren deklarazio egoki bat, adierazten duena «Europar Batasunak finantzatua - Next Generation EU» (https://ec.europa.eu/regional_policy/en/information/logos_downloadcenter/); era berean, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari erreferentzia egiten dion logotipoa gehituko da karteletan, material inprimatuetan, bitarteko elektronikoetan edo ikus-entzunezko baliabideetan, edo ikus-entzunezko komunikabideetan egiten diren aipamenetan.

* Beharrezkoa denean, bertsio monokromatikoak erabiltzen ahal dira, positibo BELTZA eta negatibo ZURIA.

Kartel edo plakek jarduketaren izena eta helburu nagusia adieraziko dituzte. Horiek prestatzeko jarraikiko zaie Batzordeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritako publizitate-neurriak garatzeko, hartutako ezaugarri teknikoei eta horiek garatzen dituzten arau eta gidaliburuei. Goian aipatutako erregelamenduaren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

g) Bermatzea errespetatuko dela ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa, bai eta klima arloko etiketatzea ere, honakoetan aurreikusitakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua eta hura garatzeko araudia. Aipatu erregelamenduaren bidez ezarri zen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Zehazki, aintzat hartuko da «Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa» aplikatzeari buruzko gida teknikoa, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren arabera, Batzordearen Komunikazio baten bidez ezarria (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=uriserv:OJ.C_.2021.058.01.0001.01.SPA), bai eta Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eskatutakoa (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX:52021PC0322) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak prestatutako orientazio gida ere (https://www.idae.es/sites/default/files/general_content/guiadnshmitecov20_tcm30-528436.pdf).

2. Emandako laguntzak errebokatzen ahalko dira, baldin eta oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, funtsen xedeari eta justifikazioari dagokienez.

Dirulaguntza errebokatzen bada, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du, dauden inguruabarrak kontuan hartuta, jasotako zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak osorik edo zati batean itzuli behar diren edo, besterik gabe, ordaintzeke dauden ordainketak baliogabetu behar diren.

Itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpideei jarraituko zaie betiere, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 n) artikuluan aurreikusitakoarekin, eta lege horren 42. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

3. Onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdurik diru-kopuru horiek askatzen badira, jarduketa-ildo bereko erakunde onuradunei dirulaguntza emateko erabiltzen ahalko dira, beren proiektuen zenbatekoa oso-osorik jaso ezin izan badute.

4. Erakunde onuradunak behartuta daude Kontuen Auzitegiak eta Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak eskatzen dieten informazio guztia ematera, hala ezartzen baita Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1c) eta 46. artikuluetan.

Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera.

5. Erakunde eta pertsona juridiko onuradunek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean aipatzen diren gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte.

15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak nahiz nazioartekoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Hala ere, laguntza hauek ez dira bateragarriak Ekonomia Jasangarrirako Karbono Funtsaren (EJF-CO2) bidez sustatutako Klima Proiektuekin, ez eta Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuekin ere.

16. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

17. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), emandako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, dirulaguntza zer programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Gainera, laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA

Izen-abizenak:

IFZ:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

Erakunde hau ordezkatuz:

Erakundearen izena:

IFZ:

Egoitza soziala:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elek.:

1. Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluko betebeharren gainekoa

Izenpetzen duen pertsonak edo erakundeak ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluak zehazten duenarekin.

2. Adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betebeharren gainekoa

Izenpetzen duen pertsonak edo erakundeak ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, betetzen dituela aplikatzekoa den araudian ezarritako betebeharrak eta ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat bera ere.

3. Erantzukizunpeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean onetsitako mugarriak eta helburuak betetzeari buruzkoa:

Oharra: Atal hau betetzen ez bada, ulertuko da aurkeztutako proiektuak ez duela ezarritako mugarrietako eta helburuetako bat ere betetzen laguntzen.

Izenpetzen duen pertsonak edo erakundeak ADIERAZTEN DU, dirulaguntzaren xedeko proiektua (atal hauetako bat betetzen badu BAKARRIK markatu):

2023ko hirugarren hiruhilekoa baino lehen amaituko dela.

Hiri-hondakinen gaikako bilketa areagotzen lagunduko duela.

Areagotze hori zehaztuko da proiektuak xedetzat dituen frakzioen arabera:

2018AN JAS. TON.

AMAIERAN JAS. TON.

Urtea

Biohondakinak

Olioa

Ehun-hondakinak

2018

(Adierazi proiektuaren amaiera-urtea)

4. Adierazpena, lortutako beste dirulaguntza batzuei buruzkoa.

Eskatutako dirulaguntzaren xedeari buruz, ADIERAZTEN DU:

Ez duela eskuratu Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntzarik.

Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo partikularren dirulaguntza hauek eskuratu dituela:

ERAKUNDEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

Eta konpromisoa hartzen du beste administrazio edo erakunde batzuei helburu eta xede bererako eskatuko dizkien eta haiengandik jasoko dituen laguntzen eta horien zenbatekoaren berri emateko, dirulaguntza horiek tramitatzen diren bitartean.

5. Datuak telematikoki kontsultatzeko baimena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunak kontra dagoela berariaz adierazten ez badu, prozedura kudeatzen duen organoak baimena izanen du erakundearen ordezkariaren nortasun-datuak zuzenean eskuratzeko, bai eta Estatuko eta autonomia erkidegoko Zerga Agentziarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin ordainketak egunean dituela egiaztatzeko ere.

Organo kudeatzaileak informazio hori zuzenean lortzeari uko eginez gero, jarraian adierazi beharko du, eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko ditu, oinarri arautzaile hauetan eskatutako baldintzetan.

Ez dut baimenik ematen erakundearen legezko ordezkariaren nortasun-datuak lortzeko.

Ez dut baimenik ematen Estatuko Zerga Agentziarekin ordainketak egunean ditudala egiaztatzeko datuak lortzeko.

Ez dut baimenik ematen autonomia erkidegoko Zerga Agentziarekin ordainketak egunean ditudala egiaztatzeko datuak lortzeko.

Ez dut baimenik ematen Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin ordainketak egunean ditudala egiaztatzeko datuak lortzeko.

Sinatzen duenak adierazten du, bere erantzukizunpean, eskaera honetan adierazitako datuak zehatzak eta legerian ezarritakoaren araberakoak direla.

6. Kontrol-eskumenak baimentzea.

Bat etorriz 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan ezarritakoarekin, beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak ematen dira bermatzeko ezen Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatzen dituztela.

Eguna: ...................................

ESKATZAILEA,

Sin.:

II. ERANSKINA.–1. ILDOKO KONTZEPTU FINANTZAGARRIAK ETA BALDINTZAK: GAIEN BILKETA BEREIZI BERRIAK EZARTZEA, BEREZIKI BIOHONDAKINENAK, ETA LEHENDIK DAUDENAK HOBETZEA

1.1. Tratamendu biologikoa (konpostatzea, digestio anaerobikoa edo biak) egiteko instalazio espezifikoetara bideratzen diren biohondakinen bilketa bereizia ezartzeko, handitzeko edo hobetzeko proiektuak.

Hauek dira finantzatzen ahal diren kontzeptuak eta bete beharreko baldintzak:

BIOHONDAKINAK BEREIZ BILTZEKO PROIEKTUEN KONTZEPTU FINANTZAGARRIAK

KONTZEPTU

FINANTZAGARRIAK

BALDINTZAK

Biohondakinen etxeko ontziak

Biohondakinak bereiz biltzeko ontzia aireztatua eta, osorik edo zati batean, marroia izanen da. Barruan uzten ahal diren materialen identifikazioa (pegatina edo serigrafia batekin) eraman beharko du, gutxienez. Bide publikora ekartzeko etxeko ontziak ere sartzen dira, alegia, biohondakinak bide publikoan atez ate bereiz biltzeko erabiltzen direnak.

Etxean erabiltzeko poltsa konpostagarriak

Frakzio organikoa bereiz biltzeko poltsa konpostagarriak, UNE-EN 13432 araua bete beharko dutenak. Hondakin organikoetarako poltsa konpostagarri espezifikoak direla erakusten duen identifikazioa eraman beharko dute, gutxienez.

Biohondakinen ontzi komunitarioak

Jabeen erkidegoetarako ontziak. Ontziak barruan uzten ahal diren materialen identifikazioa (pegatina edo serigrafia batekin) eraman beharko du, gutxienez, eta marroia izanen da, osorik edo zati batean.

Ekarpen-sistemak

Kakoak edo ontzi edo poltsa indibidual edo komunitarioen konpartimentuak atez ateko bilketarako.

Erabiltzailea identifikatzeko eta pisatzeko sistemak

Erabiltzailea identifikatzeko eta ontziak eta edukiontziak pisatzeko sistemak edo paretakoak, eta horiei lotutako beharrezko sistema informatikoak (irakurgailuak, antenak, softwarea). Ez da dirulaguntzarik emanen mantentze-lanetarako, eskuratzeko bakarrik.

Bide publikorako edukiontziak

Biohondakinak bide publikoan bereiz biltzeko edukiontziak marroiak izanen dira, zati batean edo osorik, edo kolore marroiko identifikazioa eraman beharko dute. Edukiontzien erresistentzia materia organikoz betetako edukiontziaren pisua bestekoa izanen da, eta identifikatzeko eta pisatzeko sistemak jartzeko aukera eman beharko dute. Edukiontziak barruan uzten ahal diren materialen identifikazio inprimatu iraunkor bat izanen du. Itxiera sistemak ere sartzen dira: izan daitezke erabiltzaileak identifikatzeko sistemekin batera doazen itxiera elektronikoko sistemak nahiz identifikaziorik gabeko itxiera sistemak (giltzaz ixtekoak).

Ekarpen-eremuak eraikitzea eta sarbidea kontrolatzea

Ekarpen-eremu itxiak eraikitzea, barruan edukiontziak dituztenak, eta erabiltzaileen sarbidea kontrolatzea, beharrezkoa den teknologia erabiliz, baita errefusen ekarpena mugatzeko ere.

Landare hondarrak biltzeko zaku berrerabilgarriak

Landare hondarrak bereiz biltzeko zaku berrerabilgarriak. Zakuek barruan uzten ahal diren materialen identifikazio inprimatu iraunkor bat izanen dute.

Biobirringailuak

Biobirringailu garraiagarriak edo eramangarriak, inausketetan sortutako landare hondarrak in situ birrintzeko, hondakin horien garraioa errazteko.

Sortzaile handien biohondakinetarako ontziak (*)

Marroiak izanen dira, osorik edo zati batean, edo kolore marroiko identifikazioa eraman beharko dute. Ontziak barruan uzten ahal diren materialen identifikazio inprimatu iraunkor bat izanen du.

Sortzaile handien biohondakinetarako poltsa eta zorro konpostagarriak (*)

Frakzio organikoa bereiz biltzeko poltsa eta zorro konpostagarriak, UNE-EN 13432 araua bete beharko dutenak. Hondakin organikoetarako poltsa konpostagarri espezifikoak direla erakusten duen identifikazioa eraman beharko dute, gutxienez.

Biohondakinak biltzeko kamioiak, ahal dela ez-trinkotzaileak

Proiektu bakoitzeko kamioi bat finantzatuko da gehienez; elektrikoa edo jatorri berriztagarriko biogasekoa izan beharko du, eta, ahal dela, ez-trinkotzailea. Kamioiak serigrafiatuta eraman beharko du, ikusteko moduko leku batean, biohondakinen bilketa bereizirako dela. Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriek agerian uzten badute kamioi bakarra ez dela nahikoa bilketa egokia lortzeko, erkidego edo hiri autonomoak kamioi bat baino gehiago finantzatzen ahalko du proiektu bakoitzeko, bilketa egokia bermatuko duen gutxieneko kopurura arte.

Biztanleak informatzeko, hedatzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina eta proiektuaren jarraipena

Proiektuak artatzen dituen biztanleak prestatzeko, informatzeko, sentsibilizatzeko eta haiei proiektuaren berri emateko egiten diren jarduketek lan-plan bat eta gida bat izan beharko dituzte. Gida horretan zehaztuko da zer biohondakin diren bilketa bereiziaren xede, bai eta zaintza eta kontrola ere.

Sortzaile handiei zuzendutako informazio, zabalpen eta sentsibilizazio kanpaina, eta proiektuaren jarraipena (*)

Proiektuak artatzen dituen sortzaile handiak prestatzeko, informatzeko, sentsibilizatzeko eta haiei proiektuaren berri emateko egiten diren jarduketek lan-plan bat eta gida bat izan beharko dituzte. Gida horretan zehaztuko da zer biohondakin diren bilketa bereiziaren xede, bai eta zaintza eta kontrola ere.

(*) Biohondakinen sortzaile handitzat hartuko dira jatetxeak, handizkariak, jantokiak, sukaldaritza kolektiboko zerbitzuak eta txikizkako kontsumo-establezimenduak. Erakunde eskatzaileak kontzeptu horietarako finantzaketa eskatzen ahalko du baldin eta bere ordenantzen arabera kudeatzen baditu sortzaile handi horien biohondakinak, bestela ez [Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 12. artikuluaren 5.e) apartatuaren arabera].

1.2. Biohondakinak sorburuan bereizi eta birziklatzeko proiektuak, etxeko eta komunitateko konpostatzearen bidez

Hauek dira finantzatzen ahal diren kontzeptuak eta bete beharreko baldintzak:

ETXEKO ETA KOMUNITATEKO KONPOSTATZE-PROIEKTUEN KONTZEPTU FINANTZAGARRIAK

KONTZEPTU

FINANTZAGARRIAK

BALDINTZAK

Biohondakinen etxeko ontziak

Etxeetan biohondakinak bereizteko ontzia marroia izanen da, osorik edo zati batean. Barruan uzten ahal diren materialen identifikazioa (pegatina edo serigrafia batekin) eraman beharko du, gutxienez.

Etxeko konpostagailuak

Familia bakarreko etxeetarako konpostagailuak, etxe horiek lorategiak edo baratzeak badituzte, biohondakinak bertan utzi eta konpostatzeko.

Konpostagailu komunitarioetarako eremuak eraikitzea

Konpostagailu komunitarioetarako eremuak eraikitzea, edo bilketa bereiziko beste frakzio batzuen ekarpenarekin partekatutako eremuen zati proportzionala.

Konpostagailu komunitarioak

Konpostagailuak erkidegoaren eremuetarako, biohondakinak bertan utzi eta konpostatzeko. Konpostagailu komunitarioetarako gehienez finantzatzen ahal den zenbatekoan sartzen da aireztagailuen, termometroen eta bahetzeko makinen zenbatekoa.

Biobirringailuak

Material egituratzailea birrintzeko biobirringailuak.

Etxeko konpostatzerako aireztagailuak, termometroak eta bahetzeko makinak

Aireztagailu eta termometro espezifikoak konpostatze-prozesua kontrolatzeko, eta bahetzeko makinak lortutako konposta bahetzeko. Komunitateko konpostatzerako aireztagailuak, termometroak eta bahetzeko makinak sartuta daude "Konpostagailu komunitarioak" izeneko kontzeptuaren zenbatekoan.

Proiektuaren prestakuntza-, hedapen- eta jarraipen-jarduerak

Prestakuntza-, hedapen- eta jarraipen-jarduerek lan-plan bat izan beharko dute, bai eta zaintza eta kontrola ere. Jarduketa horien artean, parte hartzen duen etxebizitza bakoitzerako gida bat sartuko da, zer biohondakin konpostatzen ahal diren zehazten duena.

Azalpen kartelak komunitateko konpostatze-eremuetan

Karteletan, gutxienez, konpostatzen ahal diren materialen identifikazioa agertu beharko da, baita parte-hartzaileek egin beharreko ekintzen azalpena ere (material egituratzailea gehitzea, proportzioa, etab.), eta harremanetarako telefono edo helbide elektroniko bat, parte-hartzaileen zalantzak argitzeko.

1.3. Etxean, saltokietan eta zerbitzuetan erabilitako sukaldeko olioa bereiz biltzeko proiektuak ezartzea edo lehendik daudenak hobetzea, olio erabili hori balorizatzeko, bereziki bioerregaia lortzeko.

Hauek dira finantzatzen ahal diren kontzeptuak eta bete beharreko baldintzak:

SUKALDEKO OLIO ERABILIA BEREIZ BILTZEKO PROIEKTUEN KONTZEPTU FINANTZAGARRIAK

KONTZEPTU

FINANTZAGARRIAK

BALDINTZAK

Inbutuak

Inbutu moldagarriak, ontzi egokiak bete ahal izateko olio erabilia sortzen den etxeetan eta zentroetan.

Bidoiak edo edukiontziak

Aho zabaleko bidoiak, estalkidunak, edo hondakin hori bizilagunen erkidegoan, eraikin publiko edo pribatu batean edo bide publikoan utzi eta biltegiratzeko edukiontzi egokiak. Olioa behar bezala itxitako ontzi batean sartuta utzi beharko da edukiontzian, ez bada olioa zuzenean edukiontzian uzteko proposamen alternatibo bat justifikatzen dela. Edukiontziaren estankotasuna bermatu beharko da betiere, likidoak galtzea eta isurtzea saihesteko, eta beste olio mota batzuekin nahastea saihesteko. Identifikatuta egonen da (pegatina edo serigrafia batekin) soil-soilik sukaldeko olio erabilia biltzen dela bidoi edo edukiontzi horretan.

Proiektuaren hedapen-, komunikazio-, sentsibilizazio- eta jarraipen-jarduerak

Proiektua biztanleen artean zabaldu, komunikatu eta sentsibilizatzeko egiten diren jarduketek, bai eta proiektuaren zaintza eta kontrolerako egiten direnek ere, lan-plan bat izan beharko dute, eta aurreikusitako jarduketen deskribapen zehatza emanen da.

1.4. Hiri-hondakinetako ehun-hondakinen frakzioa bereiz biltzeko proiektuak ezartzea edo lehendik daudenak hobetzea, horiek berrerabilpenerako edo birziklapenerako prestatzeko

Hauek dira finantzatzen ahal diren kontzeptuak eta bete beharreko baldintzak:

EHUN-HONDAKINAK BEREIZ BILTZEKO PROIEKTUEN KONTZEPTU FINANTZAGARRIAK

KONTZEPTU

FINANTZAGARRIAK

BALDINTZAK

Bide publikorako eta garbiguneetarako edukiontziak

Edukiontzien erresistentzia ehun-hondakinez betetako edukiontziaren pisua bestekoa izanen da, eta identifikatzeko eta pisatzeko sistemak jartzeko aukera eman beharko dute. Edukiontziak barruan uzten ahal diren materialen identifikazio inprimatu iraunkor bat izanen du.

Proiektuaren hedapen-, komunikazio-, sentsibilizazio- eta jarraipen-jarduerak

Proiektua biztanleen artean zabaldu, komunikatu eta sentsibilizatzeko egiten diren jarduketek lan-plan bat izan beharko dute, bai eta aurreikusitako jarduketen deskribapen zehatza ere. Proiektuaren zaintza eta kontrola ere eginen da.

Ehun-hondakinak biltzeko zaku berrerabilgarriak

Zaku berrerabilgarriak, ehun-hondakinen bilketa bereizia eta ekarpena sustatzeko, bide publikoan jarritako edukiontzien edo atez ateko bilketa-sistemen bidez.

III. ERANSKINA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA, ADIERAZTEN DUENA EZ ZAIELA KALTE NABARMENIK ERAGINEN (DNSH PRINTZIPIOA) SEI INGURUMEN-HELBURUEI, BAT ETORRIZ 2020/852 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17. ARTIKULUAREKIN

ADIERAZPENAREN EGILEA

Izen-deiturak:

[Legezko ordezkaria, erakunde eskatzailearen barruan duen kargua] naizen aldetik:

IFZ:

Honako hau ordezkatuz:

NANa:

NIRE ERANTZUKIZUNPEAN DEKLARATZEN DUT:

Ordezkatzen dudan entitate eskatzaileak, garatu beharreko proiektuaren edo jardueraren bizi-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta, bai proiektua ezartzen den bitartean, bai balio-bizitzaren amaieran, bete eginen duela DNSH printzipioa, hots, «ez duela kalte nabarmenik eraginen», Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduak eskatzen duena, eta hortaz:

1. EZ DIE KALTE NABARMENIK ERAGITEN 2020/852(2) EB Erregelamenduaren 17. artikuluan aipatzen diren SEI INGURUMEN-HELBURUEI, honakoei alegia:

a) Klima-aldaketa arintzea. Jarduera batek klima-aldaketa arintzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuri handiak eragiten baditu.

b) Klima-aldaketara egokitzea. Jarduera batek klima-aldaketara moldatzeko helburuari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta oraingo baldintza klimatikoen eta etorkizunerako aurrez ikusitakoen ondorio txarrak areagotzen baditu, bai jarduerari dagokionez, bai pertsonei, naturari edo aktiboei dagokienez.

c) Baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera jasangarria eta babesa. Jarduera batek baliabide hidrikoen eta itsas baliabideen erabilera eta babes jasangarriei kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta kaltea eragiten badie ur-masen –azaleko urak eta lur azpikoak– egoera onari edo potentzial ekologiko onari eta itsas uren egoera ekologiko onari.

d) Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne. Jarduera batek ekonomia zirkularrari –hondakinen prebentzioa eta birziklatzea barne– kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, kasu hauetan: efizientzia eza ugari eragiten baditu materialen erabileran edo baliabide naturalen zuzeneko edo zeharkako erabileran; hondakinen sorrera, tratamendu mekaniko-biologikoa, errausketa edo zabortegietako biltegiratzea nabarmen areagotzen baditu, edo hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenerako kalte nabarmena eta epe luzerakoa eragiten ahal badu.

e) Atmosferaren, uraren edo lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Jarduera batek kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari kalte nabarmena eragiten diela jotzen da, baldin eta nabarmen areagotzen badu atmosferara, uretara edo lurzorura isuritako kutsatzaileen kopurua.

f) Biodibertsitatearen eta ekosistemen babesa eta leheneratzea. Jarduera batek biodibertsitatearen eta ekosistemen babesari eta leheneratzeari kalte nabarmena eragiten diola jotzen da, baldin eta kalte egiten badie ekosistemen baldintza onei eta erresilientziari edo kalte egiten badio habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari, bereziki Batasunaren interesekoen kontserbazio-egoerari.

2. ENTITATE ESKATZAILEAK EZ DU BETETZEN JARDUERA BAZTERTURIK, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeko gida teknikoan adierazitakoarekin bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren ondorioz.

Hauek dira jarduera baztertuak:

–Petrolio findegiak.

–Ikatz-zentral termikoak eta erregai fosilen erauzketa.

–Elektrizitatea edo beroa sortzea erregai fosilak erabiliz eta horien garraio eta banaketarako azpiegiturarekin lotutakoak.

–Hondakinen ezabaketa (esate baterako, nuklearrak, ingurumenari epe luzeko kalteak eragiten ahal dizkiotenak).

–Hondakinak zabortegian uzteko instalazioetako inbertsioak, edo tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetako inbertsioak, horien edukiera edo balio-bizitza luzatzea ekartzen dutenak (hondakin arriskutsu ez birziklagarrien tratamendurako instalazioak izan ezik).

–EBko isurketa-eskubideen merkataritza araubideak estalitako jarduerak (Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen I. eranskinaren arabera).

3. ERAKUNDE ESKATZAILEAK AURREIKUSTEN DU PROIEKTUAK EZ DUELA ZUZENEKO ONDORIORIK IZANEN INGURUMENEAN, EZ ETA ZEHARKAKO ONDORIO PRIMARIORIK ERE, hau da, proiektua edo jarduera bukatuta gertatzen ahal direnak.

Aitorpen honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira jasotako laguntzak eta dagozkien berandutze-interesak, dagokion itzultze-prozedura bete ondoren.

IV. ERANSKINA.–MUGARRIAK ETA HELBURUAK

Honako hauek dira laguntza hauekin lortu beharreko mugarriak eta helburuak:

1. C12.I3 (187 zenbakia): Enpresan hondakinen araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko proiektuak bukatzea.

a. Denbora: 2023ko laugarren hiruhilekoa amaitu baino lehen.

b. Adierazleak: kopurua.

c. Erreferentziako balioa: 0.

d. Jomuga: 30.

e. Azalpena: Enpresan hondakinen araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko 30 proiektu, gutxienez, MITERDek onetsitakoak, amaitzea. Proiektu horiek bat egin beharko dute "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa aplikatzeari buruzko gida teknikoarekin. Horretarako, baztertze-zerrenda bat erabiliko da, eta ingurumen arloko araudia bete beharko da (EBkoa eta Espainiakoa).

Inbertsio honen esparruko ekintzak, tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin zerikusia dutenak, lehendik dauden instalazioetan bakarrik gauzatzen ahalko dira, xede honekin: haien efizientzia energetikoa handitzea edo instalazioak birmoldatzea, bereiz bildutako hondakinak birziklatzeko, besteak beste, biohondakinen konpostatzearen edo digestio anaerobikoaren bidez. Ziurtatu beharko da ekintza horiek ez dutela handitzen instalazioek hondakinak tratatzeko duten ahalmena edo ez dutela haien balio-bizitza luzatzen; horretarako egiaztapenak eginen dira instalazio bakoitzean.

2. C12.I3 (188 zenbakia): Gaika bildutako hiri-hondakinen kopurua handitzea

a. Denbora: 2026ko bigarren hiruhilekoa amaitu baino lehen.

b. Adierazlea: gaika bildutako hiri-hondakinen ehunekoa (%).

c. Erreferentziako balioa: 21.

d. Jomuga: 30.

e. Azalpena: Gutxienez %30era iristea hiri-hondakinen gaikako bilketaren ehunekoa, 2024an sortutako hiri-hondakinen guztizkotik (2024ko datuak 2026an izanen dira eskuragarri), 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

Bilketa bereizian, hondakinen fluxu bat bereizita mantentzen da, motaren eta izaeraren arabera, tratamendu espezifikoa errazteko. Datuak banakatze materialaren arabera bilduko dira, Batzordearen 2019/1004 (EB) Betearazpen Erabakiaren V. eranskinaren arabera (2018ko abenduaren 31ko erreferentzia-balioa).

Datu horiek lortzeko informazio-iturria instalazioek egiten dituzten urteko adierazpen eta memorietatik dator, bai ekoizpenerako bai hondakinen kudeaketarako, baita toki-erakundeek egiten dituztenetatik ere. Nafarroan, mankomunitateetan biltzen dira gehienak. Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoaren web-atarian prozedura estandarizatu bat dago, datu horiek atzemateko aukera ematen duena.

V.A ERANSKINA.–INTERES-GATAZKARIK EZAREN ADIERAZPENA

Inpartzialtasuna bermatu dadin goian aipatutako kontratazioaren edo dirulaguntzaren prozeduran, behean sinatzen duenak/dutenek, espedientea prestatzeko eta izapidetzeko prozesuan parte hartzen duen/duten aldetik, honako hau,

ADIERAZTEN DU/DUTE:

LEHENA.–Honako hauen berri dutela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko Finantza Erregelamendua) 61.3 artikuluan ezartzen duenez, "interes-gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik".

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren (Interes-gatazkak konpontzea) helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak (Abstentzioa) ezartzen duenez, ez dute prozeduran parte hartuko apartatu honetan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileek:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta horren ebazpenak eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

BIGARRENA.–Ez daudela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez dutela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, lizitaziorako/dirulaguntza emateko prozedurari eragin diezaiokeenik.

HIRUGARRENA.–Konpromisoa hartzen dutela geroratu gabe jakinarazteko kontratazio-organoari edo ebaluazio-batzordeari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

LAUGARRENA.–Badakitela ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

Eta hala ager dadin, adierazpen hau sinatzen du/dute.

Eguna: .....................................................

V.B ERANSKINA.–SEEP-EKO JARDUKETEKIN LOTURIK, DATUAK LAGATZEARI ETA DATU HORIEN TRATAMENDUARI BURUZKO ADIERAZPENAREN EREDUA

………………………………………………………… andreak/jaunak (NANa: …………………..…..), ………………………………………………………………………….. erakundeko kontseilari ordezkaria/kudeatzailea den aldetik (IFZ: ………………………….; egoitza fiskala: ……………….……………………………………………………………….), zeina Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (SEEP) datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna baita / zeinak kontratista / azpikontratista gisa parte hartuko baitu, 12. osagaian ("Espainiako industria politika, 2030") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean, adierazten du ezagutzen duela aplikatu beharreko araudia eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko apartatu hauek (erregelamendu horren bidez ezartzen da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa):

1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, erreformak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i. Funtsen azken hartzailearen izena;

ii. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;

iii. Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

iv. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan erreformak eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».

2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.

Eguna: ...................................................................

Stua.: .......................................................................

Kargua: ...................................................................

V.C ERANSKINA.–SEEP-EKO JARDUKETAK GAUZATZEKO KONPROMISOARI BURUZKO ADIERAZPENAREN EREDUA

…………………………………………………………… andreak/jaunak (NANa: …………………..…..), ………………………………………………………………………….. erakundeko kontseilari ordezkaria/kudeatzailea den aldetik (IFZ: ………………………….; egoitza fiskala: ……………….……………………………………………………………….), zeina Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (SEEP) datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen organo arduraduna / organo kudeatzailea / onuraduna baita / zeinak kontratista / azpikontratista gisa parte hartuko baitu, 12. osagaian ("Espainiako industria politika, 2030") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean, aditzera ematen du ordezkatzen duen pertsonak / erakundeak konpromisoa duela, konpromiso zorrotza eduki ere, arau juridikoak, etikoak eta moralak hertsiki betetzeko, eta, horretarako, behar diren neurriak hartuko dituela iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu eta atzemateko, eta, kasua bada, bidezko den agintariari jakinaraziko dizkiola atzemandako ez-betetzeak.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela estatuen laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

Eguna: ...................................................................

Stua.: .......................................................................

Kargua: ...................................................................

Iragarkiaren kodea: F2306954