2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Baso aprobetxamendua enkante publikoan, Axura/Neku alderdian
Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso aprobetxamendu hauek saltzeko:
–1. lotea, Axura/Neku alderdian. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 5eko 86/2023 Ebazpenaren bidez. Koniferoek osatzen dute (Pinus nigra, Pinus menziesii, Laex kaempferi):
–2.094,94 m³ konifero gaztearen enbor txiki, guztira 12.569,66 euroan zenbatetsiak.
–362,69 m³ enbor txiki eta 1.904,00 m³ alertze-zur, guztira 52.405,58 euroan zenbatetsiak.
Lotearen guztizko zenbatespena 64.975,24 euro da (BEZik gabe).
Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitarteko baliatuz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, aurkeztuko da lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 1.299,50 euro), fidantza gisa.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.
Eratsunen, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.
Iragarkiaren kodea: L2308065