1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
154E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez iraungitzen baita Urrotz-Hiriko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazio hori balio bizitza bukatu zaien ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua eta hondakinen bilketa eta transferentzia gunea da, eta Grupo Tuardn SL da haren titularra.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1008E/2021 Ebazpenaren bidez, Grupo Tuardn SLri ingurumen baimen integratua eman zitzaion, balio bizitza bukatu zaien ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu baten eta hondakinen bilketa eta transferentzia gune baten jarduerarako, NIMA 3124302176 erreferentzia duen zentroan.
2023ko apirilaren 11n eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko 2023/466488 sarrera zenbakiarekin, Grupo Tuardn SLk beste eskaera bat aurkeztu zuen zentro bererako (NIMA 3124302176 erreferentzia), erabiltzeari utzitako ibilgailuak tratatzeko zentro baten jarduerarako ingurumen baimen bateratua lortzeko, eta proiektu bat aurkeztu zuen horretarako. Proiektu horren xede den jarduera Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 5.1 taldean sartzen da.
Horren ondorioz, 2023ko apirilaren 14an, titularrari esan zitzaion eskaera bat aurkeztu behar zuela, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1008E/2021 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimen integratuan (0001-0038-2019-000017 administrazio-espedientea) atzera egiteko eta eskaera espedientea artxibatzeko eskatuta, baimen hura iraungi dela deklaratu eta ingurumen baimen bateratuaren prozedura abiatu dadin.
Titularrak 2023ko apirilaren 20an aurkeztu zuen eskaera hori, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1008E/2021 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimen integratuan atzera egin eta eskaera espedientea artxibatzekoa.
Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Urrotz-Hiriko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua iraungitzea. Instalazio hori balio bizitza bukatu zaien ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua eta hondakinen bilketa eta transferentzia gunea da, eta Grupo Tuardn SL da haren titularra.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Grupo Tuardn SLra, Urrotz-Hiriko Udalera, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura, Ebroko Konfederazio Hidrografikora eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2307318