118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04581 PB/da. Jendaurreko informazioa.
Donamarian obrak egiteko baimen-eskaera

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Ama Karmeldar Oinutsen ordena.

Ibaiaren edo errekaren izena: Txaruta

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Txaruta DE-1/0100/170/020/020

Udal mugartea eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra hauen bidez Txaruta ibilguaren eskuineko ertzean, Ama Karmeldar Oinutsen ordenaren finkaren ondoan, dagoen horma berreraikiko da harri-lubeta baten bidez. Hormak 1,5 m-ko zabalera izanen du oinarrian, eta 0,8 m-koa gailurrean, eta altuera 1,5 m-koa izanen da 3 luzera-puntutan: 20, 8 eta 6 m. 40-50 cm-tik gorako diametroko kareharria erabiliko da. Egin beharreko obrak ez du ibaiaren sekzioa aldatuko, horma neurri berberekin berreraikiko da eta ez da ibilgua inbadituko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko maiatzaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2308324