2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Hondakinen kudeaketa arautzen duen Ordenantza. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko maiatzaren 18an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du Sakanako Mankomunitatean Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2023ko maiatzaren 19an.–Sakanako Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2307973