2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ordenantza fiskala, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoari buruzkoa. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskala, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoari buruzkoa.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2023ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2308387