29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

90/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2024-160870NB-I00".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1220E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Adinekoen Programa Globala" dirulaguntzaren deialdia adinekoen arloan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, 2026. urterako. DDBN kodea: 874344.

6233E/2025 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Gizarte Inklusioaren, Haur Bermearen eta Pobreziaren aurkako borrokaren EGIF+ Estatuko Programaren esparruaren barruan (EGIF 2023-2029) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak eta baimentzen baita gastua. DDBN kodea: 857718.

596E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate figurak kudeatzen dituzten entitateentzako laguntza" emateko 2026ko deialdia eta oinarri arautzaileak, "de minimis" araubidearen babesean. DDBN kodea: 879619.

1640E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 246E/2022 Ebazpena, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza. MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

1641E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 363E/2023 Ebazpena, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko SEM funtsen bidez, Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren 2. erabakiaren ondorioz".

AKATS ZUZENKETA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an eman 4E/2026 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez ondoriorik gabe uzten dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 567E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak, eta, horrekin batera, beste oinarri arautzaile batzuk onesten dira. DDBN kodea: 879128.

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak 2026ko urtarrilaren 19an hartua, zeinaren bidez Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileen ordainsariak ehuneko 1,5 igotzen baitira, oinarri harturik 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

1.7. BESTELAKOAK

4/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta-zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena.

6/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2026-2027 ikasturterako.

11/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zozketa publiko baterako deialdia egiten baita, zozketa hori erabil dadin Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuetan izan daitezkeen berdinketak desegiteko.

1/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda. Probak 2025eko abenduaren 19an egin ziren.

129/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baitira Olaibarko, Odietako, Esteribarko eta Anueko udal-mugarteetan ezarri nahi diren energia elektrikoa ekoizteko instalazioen eta haien eraldaketa eta ebakuazio azpiegituren proiektuetarako aurretiazko administrazio baimenak.

560E/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakia hartzen baita "3 Erribera" adierazpen geografiko babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen alde, eta aditzera ematen baita.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Aldaketa funtsezkoa, ingurumen-baimen integratuan, Granja San Roman SLk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREPEA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

AGUILAR KODES

Ordenantza, Herritarren segurtasuna eta bizikidetza arautzen dituena. Hasierako onespena

ALLIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

ALTSASU

Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegiratzea

BASABURUA

Basanet merkataritza-sozietatearen estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

BEINTZA-LABAIEN

2/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

BERIAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

BURLATA

Deialdi publikoa, 2026. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Deialdi honen bidez, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emanen dira, mugitzeko desgaitasun larria dutenek berei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten. Laburpena

Dirulaguntzen deialdi publikoa, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean (2026. urtea). Laburpena

ZIZUR

Deialdi publikoa, laguntza ekonomikoak emateko seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik (2026ko haurtxo-txekeak). Laburpena

LIZARRA

Aldaketa, Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

ETXARRI ARANATZ

2026ko karga tasak, indizeak eta koefizienteak. Behin betiko onespena

FONTELLAS

2026rako zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

FUSTIÑANA

2026rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

UHARTE

Ordenantza, hobariak arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioan. Behin betiko onespena

LERIN

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

MARTZILLA

Akats-zuzenketa 2026ko lan-egutegian

MIRANDA ARGA

Gimnasioko barne araubidearen erregelamendua. Behin betiko onespena

OIZ

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

OLORITZ

UE-3.5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

ORKOIEN

2026ko lan-egutegia

Zerbitzu Anitzetako Alorreko langileen 2026rako lan-egutegia

Egun baliogabeen egutegia. 2026

ARRIPODASKO KONTZEJUA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ERRONKARI

2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena

TULEBRAS

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako. Behin betiko onespena

UKAR

Ordenantza orokorra, herri-lurretako aprobetxamenduei buruzkoa. Hasierako onespena

UXUE

2026rako zerga-tasak

URRAULBEITI

3/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

URROZ

3/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

ELORTZIBAR

Tokiko ehiza barrutiaren eraketa

BIDANKOZE

2026. urteko karga-tasak

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoen bilketa tasaren 2026ko tarifak

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

LUREDERRA FUNDAZIOA

Lanaldiari buruzko 2026rako hitzarmena, Lurederra fundazioaren eta langileen artekoa

TECNOLOGÍA NAVARRA DE NANOPRODUCTOS SL

2026ko lanaldiari buruzko akordioa Tecnología Navarra de Nanoproductos SLren eta langileen artean

RASO DE ARGUEDAS UREZTATZAILE ELKARTEA

Ohiko batzar nagusia