2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 13an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 1. aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ediktuen taulan argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Aldaketaren edukia Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren gardentasun atarian dago ikusgai, helbide honetan:
https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/faf92dae-b085-4c31-8a3e-e49dd7c02809/
Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.
Buñuelen, 2026ko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Inmaculada Concepción Ciriza Marco.
Iragarkiaren kodea: L2600883