2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Egun baliogabeen egutegia. 2026
Ikusi da 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Ikusi da Orkoiengo Udalak 2025eko azaroaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2026ko irailaren 29a, San Migel eguna, herriko jaieguna izan dadin.
Ikusi dira udal honetako langileen lan-egutegiak.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1995 Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, bai eta ondoren adierazitako egunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Instalazioak itxita egonen dira ebazpen honen 1. puntuan adierazitako egun guztietan, bai eta 2026ko urtarrilaren 5ean, martxoaren 20an, irailaren 28an eta abenduaren 24an ere.
Hirugarrena.–Ezartzea 09:00etatik 14:00etara hartuko dela jendea udal bulegoetan, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan. Asteazkenetan, aldiz, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 13:00 arte izanen da.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orkoienen, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2600634