2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Akats-zuzenketa 2026ko lan-egutegian
Akats bat egin da jaiegunei buruz argitaratutako iragarkian (2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa). Horretaz oharturik, eta kontuan hartuta honako hau ezartzen dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan: "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".
EBATZI DUT:
1. Iragarkia zuzentzea, honela:
Honela dioen tokian:
"Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 5a: Herriko jaieguna, Pluko Ama Birjina.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Onestea Martzillako Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
Lehen puntuan adierazitakoak".
Honela behar du:
"Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 5a: Herriko jaieguna, Pluko Ama Birjina (herriko jaieguna).
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Onestea Martzillako Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
Lehen puntuan adierazitakoak eta honako hauek, bulegoak itxita egonen baitira:
–Martxoaren 20a.
–Abuztuaren 23tik 30era (herriko festak)".
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Martzillan, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Ucar.–Idazkaria, Cristina Fernández García.
Iragarkiaren kodea: L2600986