2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2026ko karga tasak, indizeak eta koefizienteak. Behin betiko onespena
2025eko azaroaren 13an egindako Osoko Bilkuran, Etxarri Aranatzeko Udalbatzak erabaki zuen 2026. ekitaldirako ondoan zehazten diren zerga tasak onartzea:
–Kontribuzioa: karga tasa, %0,25.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa, %5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, 10,18%. Koefizientea: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995. Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, %1,4.
1.–Erabakiaren hasierako onespena 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko azaroaren 25ean.
2.–Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Etxarri Aranatzen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2600921