2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deialdi publikoa, laguntza ekonomikoak emateko seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik (2026ko haurtxo-txekeak). Laburpena
DDBN kodea: 882090.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/882090).
Onetsi zen alkateak 2026ko urtarrilaren 13an emandako 11/2026 Ebazpenaren bidez.
Lehena.–Onuradunak.
Honako pertsona fisiko hauek izanen dute laguntzak hartzeko eskubidea:
–Aita edo ama, filiazio naturalaren zein adopziozko filiazioaren bidezkoa, baldin eta guraso-ahaletik baztertu ez bada edo hura kendu ez bazaio.
–Gurasoak baztertu badira guraso-ahaletik edo hura kendu bazaie, onuraduna izanen da guraso-ahala duen tutorea, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
–Epai bidezko banantzea edo dibortzioa gertatu denean, dagokion ebazpen judizialean zaintza esleitu zaion ama edo aita.
–Pertsona bat baino gehiagoren arteko zaintza partekatua ezartzen bada ebazpen judizialean, haiek adostu beharko dute zein izanen den laguntzaren eskatzailea, onuradun bakarra izanen baita.
Bigarrena.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak ematen dituen laguntzak arautzea, Zizur zendean bizi diren familiei sostengu ekonomikoa emateko, aurre egin diezaieten, 2026an, jaiotzaz edo adopzioz seme-alaba gehiago datozenean sortutako beharrei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak, erregulatzen dituztenak seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik ematen diren 2026ko laguntza ekonomikoak (haurtxo-txekeak).
Laugarrena.–Zenbatekoa.
10.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Gazolatzen, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2600597