2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Oizen, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
1/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
Aparteko kreditua:
–Gastuak, epaiketetan: 6.000,00 euro.
Kreditu-gehigarria:
–Bideen mantentze-lanak: 12.000,00 euro.
–Makineria eta tresnak: 2.500,00 euro.
–Montepioko kuotak: 4.500,00 euro.
–Herriko zaindariaren bestak: 3.000,00 euro.
–Irabazi-asmorik gabeko erakundeendako dirulaguntzak: 100,00 euro.
–Lantaldearen ordainsariak: 3.000,00 euro.
–Hautetsien lokomozio-gastuak: 500,00 euro.
–Mantentze-lanak, ANIMSA: 1.000,00 euro.
–Bulegoko materiala: 500,00 euro.
–Azterketa eta lan teknikoak: 3.000,00 euro.
–Gastuak, kobrantzak kudeatzeagatik: 1.000,00 euro.
Finantzaketa:
–Hiri-lurren balio-gehikuntza: 8.000,00 euro.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. 4.000,00 euro.
–Montepioendako dirulaguntza: 4.500,00 euro.
–Dirulaguntza artxiboa. 1.500,00 euro.
Diruzaintzako gerakina, gastu orokorretarako: 19.100,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2601023