29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkateak 2026ko urtarrilaren 22an eman zuen 4 Ebazpena, zeinaren bidez Allingo Udalaren 2026ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Lehena.–Onestea 2026an Allingo Udalean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2026. urteko jaiegun ordainduak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Honako hau izanen da ordaindu bai baina errekuperatuko ez den 2026. urteko tokiko jaieguna:

–Abenduaren 28a: herriko jaieguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–Udalaren Erregistro Orokorra 09:30etik 13:00ak arte egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako egun hauetan: abenduaren 4a, 7a, 24a eta 31.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Allingo Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Allingo Udaleko Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2600998