29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1640E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 246E/2022 Ebazpena, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza. MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 246E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntza deialdi hau: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza. MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Deialdi horren 11. oinarrian (Proiektuak gauzatzeko epea), honako hau adierazten da: finantzatzen diren proiektuak 2020ko martxoaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2026ko martxoaren 31n amaituko da beranduenez. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.

Horrez gain, deialdiaren 12. oinarriko (Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa) b apartatuan (Azken justifikazioa) adierazten denez, entitate onuradunek, jarduketa diruz lagungarriak amaitu eta 2 hilabetera, ondoren adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 31 izanik.

2025eko urtarrilaren 31ko ingurumeneko konferentzia sektorialaren erabakiaren bidez, aldatu egin ziren 2021eko, 2022ko eta 2024ko ingurumeneko konferentzia sektorialeko erabakiak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hondakinen araudia ezartzeko laguntza planari buruzkoak (12. osagaiaren 3. inbertsioa). Zehazki, tarteko adjudikazio epeak eguneratu dira, eta proiektuei uko egitea eta baliogabetzea arautzen dira. Hori dena, inola ere eragin gabe akordioan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako azken epeei eta mugarriak eta xedeak lortzeari.

Aldaketa horiei jarraikiz, proiektuak gauzatzeko epea ez da amaituko 2026ko martxoaren 31n, 11. oinarrian ezarritako moduan; aitzitik, 2026ko maiatzaren 31n amaitzen ahalko da. Azken justifikazioa aurkezteko azken eguna 2026ko ekainaren 30a izanen da, bat etorriz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako mugarriekin.

Horrenbestez, beharrezkoa da ebazpen bat ematea, aldatzeko Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 246E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen dirulaguntza deialdi hau: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza. MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Arau-ekimen honek betetzen ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 6. artikuluan jasotako erregulazio onaren printzipioak. Zehazki, beharrizanaren eta eraginkortasunaren printzipioak betetzen dira: justifikatuta dago interes orokorraren arrazoiengatik, lortu nahi diren helburuen identifikazio argian oinarritzen da; eta, azkenik, helburuok lortzeko tresna egokiena da.

Proposatutako aldaketak ez dakar gastu-gehikuntzarik, ezta aurrekontu-eraginik ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 246E/2022 Ebazpen, zeinaren bidez onetsi baitzen dirulaguntza deialdi hau: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza. MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

11. oinarria (Proiektuak gauzatzeko epea) aldatzen da, eta egun dagoen testu hau ezabatuko da:

"Finantzatzen diren proiektuak 2020ko martxoaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2026ko martxoaren 31n amaituko da beranduenez. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko".

Eta honekin ordeztuko da:

Finantzatzen diren proiektuak 2020ko martxoaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2026ko maiatzaren 31n amaituko da beranduenez. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.

Deialdiaren 12. oinarriaren (Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa) b apartatua (Azken justifikazioa) aldatzen da, eta egun dagoen testu hau ezabatuko da:

"Entitate onuradunek, jarduketa diruz lagungarriak amaitu eta 2 hilabetera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 31 izanik".

Eta honekin ordeztuko da:

"Entitate onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, azken eguna 2026ko ekainaren 30a izanik".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko abenduaren 31n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2600491