2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
UE-3.5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena
Alkateak 2026ko urtarrilaren 20an emandako 2026-0001 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da UE-3.5 egikaritze-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua. Proiektu hori Antonio Ibáñez Ibáñez eta María Rosario Rubio Aguinaga sustatzaileek aurkeztu dute, eta Practur Asesores Urbanistas SLPko idazketa-taldeak (Maite Larumbe abokatua eta Carlos Cámara arkitektoa) idatzi du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 169. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lehen aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batez onetsitako birpartzelazio-proiektua behin betiko bihurtuko da, eta ez da beharrezkoa izanen dokumentua behin betiko berariaz onestea. Behin betiko onesten den unetik aurrera izanen da betearazlea.
Oloritzen, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2600683