29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean (2026. urtea). Laburpena

DDBN kodea: 881408.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/881408).

Oinarriak onetsi ziren Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko abenduaren 18ko bilkuran.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea gizarte zerbitzuen arloko aldi baterako dirulaguntzak/laguntzak norgehiagokako araubidean emateko Burlatako bizilagun erroldatuei, Podologia Zerbitzua erabiltzeagatik. Podologia zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardunen du.

Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoaren prestazioa jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.

–Deialdiaren finantzaketa:

Deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 eurokoa da, podologiarako laguntzen 23181 4800004 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik Podologia Zerbitzuak ezarritako prezioa.

Inork ezin izanen du hilabetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du podologia zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Argibide gehiago, udalaren web-orrian: https://www.burlada.es/eu/.

Burlatan, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Berta Gonzalez Arizkun.

Iragarkiaren kodea: L2600509