29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODASKO KONTZEJUA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Arripodasko Kontzejuak, 2025eko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. aurrekontuko 1. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat joko da horrela onetsitako espedientea.

Arripodasen (Urraulbeiti), 2026ko urtarrilaren 23an.–Kontzejuko burua, Laura Pérez Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2601037