29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Beintza-Labaienen, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

2/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK, GUZTIRA: 136.200 euro.

Aparteko kreditua: 122.000 euro.

1 1510 6230001 Haurrendako parkea berritzea. Gastu berria. 37.000 euro.

1 4300 6100001 Beintzako eta Labaiengo latsagien arteko ibilbide jasangarria. Gastu berria. 70.000 euro.

1 9200 4690004 Donamariako administrari-ofizialarendako transf. Gastu berria. 15.000 euro.

Kreditu-gehigarria: 14.200 euro.

1 3380 222620 Bestak eta Malerreka eguna. Gastu handiagoa. 5.000 euro.

1 4121 2100001 Ehiza-postuak eta -txabolak mantentzea. Gastu handiagoa. 3.000 euro.

1 4121 62101 Basolanak. Gastu handiagoa. 4.000 euro.

1 9200 14300003 Albientearendako-haborokina. Gastu handiagoa. 1.500 euro.

1 9200 2120003 Itzalgailuen mantentze-lanak. Gastu handiagoa. 200 euro.

9200 2200001 Bulegoko materiala. Gastu handiagoa. 500 euro.

Finantzaketa:

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 136.200 euro.

1 11300 Lurraren kontribuzioa. Diru-sarrera handiagoa. 7.000 euro.

1 4508003 16004 Montepioendako dirulaguntza. Diru-sarrera handiagoa. 7.000 euro.

1 5200 Bankuen interesak. Diru-sarrera handiagoa. 1.500 euro.

1 4508002 Artxiborako dirulaguntza. Diru-sarrera berria. 1.200 euro.

1 55400 Baso-lotea. Diru-sarrera handiagoa. 80.000 euro.

1 7508005 Latsagien arteko ibilbide jasangarria. Diru-sarrera berria. 25.000 euro.

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 2024ko gerakina. 14.500 euro.

Iragarkiaren kodea: L2601020