2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza aldatzea.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2600621