1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA
ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak 2026ko urtarrilaren 19an hartua, zeinaren bidez Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileen ordainsariak ehuneko 1,5 igotzen baitira, oinarri harturik 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenak, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Nafarroako Kontseiluak, 2026ko urtarrilaren 19an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onesten dituen 2025eko abenduaren 2ko 14/2025 Errege Lege Dekretuak 2. artikuluan ezartzen duenez, sektore publikoko langileen ordainsariak ehuneko 1,5 igoko dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta igoera hori 2025eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsari balioen gainean kalkulatuko da.
Bestalde, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legearen 6. artikuluak lehenengo apartatuan ezartzen duenez, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariei ezarriko zaie Estatuko legedian sektore publikoko langileentzat 2026rako ezartzen den gehieneko igoera globala, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, deusetan galarazi gabe, hala dagokionean, ordainsarietan behar diren doikuntzak egitea, ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat datozela lanpostuaren zailtasun tekniko bereziekin, arduraldiarekin, erantzukizunarekin, arriskuarekin edo nekagarritasunarekin.
Arestian aipatu den 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legearen 9. artikuluaren 11. apartatuan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoa aplikatzeak eragindako igoera bera izanen dute.
Kontuan hartuta Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoa, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileei aplikatu behar zaiela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei oro har aplikatu beharreko araubide bera, bidezkoa da Nafarroako Kontseiluko langileei langile haiei aplikatu beharreko igoera bera aplikatzea, hau da, ehuneko 1,5, oinarri harturik 2025eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak,
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Kontseiluko langileen ordainsariak ehuneko 1,5 igotzea, oinarri harturik 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenak. Ordainsarien igoera hori gehigarria eta finkagarria izanen da, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, erabaki hau betetzeko behar diren neurriak har daitezen langileen kudeaketa-sisteman.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Kontseiluko burua, Ana Clara Villanueva Latorre.–Kontseiluko idazkaria, Eduardo Santos Itoiz.
Iragarkiaren kodea: F2600717