29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2026rako zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak, 2025eko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, hizpide zituena tasak, zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak, zeinak aplikatuko baitira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espedientea jendaurrean egon zen Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2025eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), interes legitimoa zutenek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten epe horretan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,2973.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

ONDAREKO DIRU-SARRERAK

–Ureztapenak: 16,50 euro erreguko.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: euro bat.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa: 50 euro; zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.

–Nitxoak: 770 euro.

–Ibiak: 92 euro.

–Igerilekuak:

  • Denboraldiko abonuak:
    • Norbanakoarentzat, orokorra: 52 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 36 euro.
    • Haurrentzat (2015etik 2022ra bitarte jaioak): 31 euro.
  • Hilabeteko abonuak:
    • Norbanakoarentzat, orokorra: 36 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 26 euro.
    • Haurrentzat (2015etik 2022ra bitarte jaioak): 21 euro.
  • Sarrerak:
    • Haurrentzat (2015etik 2022ra bitarte jaioak): 4 euro.
    • Orokorrak: 8 euro.
    • 2023tik 2026ra bitartean jaioak: doan.

–Gimnasioko eta pilotalekuko abonuak:

  • 20 saioko abonuak: 50 euro.
  • Hilabeteko abonua: 35 euro.
  • Eguneroko sarrerak, gimnasiorako eta pilotalekurako: 4 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro/ordu.
  • Futbol zelai txikia: 110 euro/ordu.
  • Padel pista:
    • 4 euro lagun bakoitzeko.
    • 15 orduko abonua: 45 euro lagun bakoitzeko.
    • Erabilera esklusiboa igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzat: 2,5 euro orduko.

–Kalea obretarako okupatzea: euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aurrera.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro etxebizitzako; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro etxebizitzako.

–Irekitzeko lizentziak eta/edo jarduera lizentziak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia: 50 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: euro bat metro koadroko eta eguneko.

–Musika Eskola:

  • Matrikula ikasleko, instrumentuan izena eman gabe: 30 euro.
  • Matrikula ikasleko, instrumentuan izena emanda: 50 euro.
  • Doako matrikula Fontellasko musika bandako kideentzat.
  • Hastapena (45 minutu): 20 euro hilean.
  • Solfeoa bakarrik: 25 euro hilean.
  • Instrumentua bakarrik (30 minutu): 30 euro hilean.
  • Instrumentua bakarrik (45 minutu): 35 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (30 minutu): 52 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (45 minutu): 60 euro hilean.
  • Solfeoa (60 minutu) eta bi instrumentu (45 minutu eta 45 minutu): 83 euro hilean.
  • Bi instrumentu (30 minutu eta 45 minutu): 65 euro hilean.

–Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

  • Oro har: 150 euro orduko.
  • Udal taldeentzat: 50 euro orduko.
  • Beste lokal batzuk lagatzea, eskolak emateko: 10 euro orduko.

–Ostatuen terrazak:

  • 6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera.

Fontellasen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Erika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2601011